Lorden Ganbera
Lorden Ganbera | |
---|---|
Datuak | |
Mota | house of lords (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua eta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Jarduera | |
Honen parte | Erresuma Batuko Legebiltzarra |
Aulki-kopurua | 808 |
Agintea | |
Lehendakaria | John McFall, Baron McFall of Alcluith (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1801eko urtarrilaren 1a |
Ordezkatzen du | House of Lords of Great Britain (en) eta House of Lords of Ireland (en) |
webgune ofiziala |
Lorden Ganbera[1] (ingelesez: House of Lords) Erresuma Batuko Legebiltzarreko goi ganbera da, 746 partaidez osatua. Legebiltzarrak, Subiranoa eta behe ganbera edo Komunen Ganbera ere hartzen ditu. Westminster jauregian dago.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ganberaren jatorria XIV. mendean dago; harez geroztik, ia etengabe dihardu, izen hori 1544an hartu zuen arren. 1649an abolitu zuen Oliver Cromwell iraultzaileak, baina 1660an berrezarri zen.
Gaur egun, rol sinboliko eta tradizionala du. 1911n, Parliament Acta onartu zen: horren bidez, lordek, aurrekontuak izan ezik, lege ororen onarpena urtebete atzera lezakete, baina sekula ez arbuiatu. 1968an, bertako partaideen pribilegio aristokratikoak amaitu nahi zituen erreforma egitasmo bat onartu zen. Tony Blairren gobernuak ganbera horri garrantzia kentzeko erreforma legegileak segitu zituen; 1999an, lordak oinordekotzarik gabekoak zirela adierazi zen, baizik eta aristokraten artean aukeratuak.
Egun, soilik Norfolkeko Dukea eta Choldmondleyko Markesa oinordekotzadun lord bakarrak dira, Estatuko Ofizial Handiak izateagatik. Norfolkeko Dukeak legebiltzarra irekitzen du; halaber, errege-erreginen koroaketaz eta estatu hiletez arduratzen da.
1998 eta 1999 bitartean, Augusto Pinochet jenerala auziperatzeko ere erabili zen Lorden Ganbera: Londresen 1998ko urriaren 16an atxilotua izan zen.