Lloyd Austin
Itxura
Lloyd James Austin III (Mobile, Alabama, 1953ko abuztuaren 8a) estatubatuar militarra da. Joe Bidenen kabinetean Estatu Batuetako Defentsa idazkaria da. 2016an erretiratu zen, AEBetako Armadako lau izarreko jenerala zela. 2016az geroztik, sektore pribatuan lan egin zuen, Raytheon Technologies, Nucor edo Tenet Healthcare enpresen zuzendaritza-batzordeko kide zela.
2011ko abenduaren 18an amaitu zen Irakeko Gerran Egunsenti Berria Operazioko azken komandante burua izan zen. 2011ko urtarrilaren 31tik 2013ko martxoaren 22ra, Estatu Batuetako Indar Armatuen Estatu Nagusiko 33. buruzagiordea izan zen, eta, ondoren, Estatu Batuetako Aginte Zentraleko 12. komandantea (CENTCOM).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Central Command general to ISIS: We can hear you CNN (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Alabamako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |