Linda Ronstadt
Linda Maria Ronstadt (Tucson, Arizona, 1946ko uztailaren 15a) estatubatuar rock eta country abeslari ohia da. Estudioko 30 album argitaratu zituen 40 urteko ibilbide artistikoan, eta hamaika Grammy,[1] hiru American Music Award eta Emmy bat jaso zituen. Genero desberdinetako musikari askorekin lan egin zuen, hala nola, Bette Midler, Billy Eckstine,[2] Frank Zappa, Rosemary Clooney, Flaco Jiménez, Philip Glass, Warren Zevon, Emmylou Harris, Gram Parsons, Dolly Parton, Neil Young, Paul Simon, Johnny Cash eta Nelson Riddlerekin. 2011n, erretiroa hartu zuen. 2014an, Rock and Roll Hall of Famen sartu zuten. 2019an, izar bat jasoko du Hollywoodeko ospearen pasealekuan, Dolly Parton eta Emmylou Harrisekin batera.[3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linda Ronstadt alemaniar jatorriko aitaren eta judu ingelesen ondorengo Holandako ama baten alaba da. Frederick Augustus Ronstadt birraitona Hannoverko etorkin alemaniarra izan zen. Dama mexikar estatubatuar batekin ezkondu zen, eta harekin hainbat seme-alaba izan zituen. Aitonaren izena Federico José María Ronstadt..
Tempeko Arizona State Universityn ikasle zela, Bob Kimmel gitarrista ezagutu zuen. Los Angelesera joan zen bikotea, eta Kenny Edwards gitarrista eta kantautorea bikotearekin elkartu zen.The Stone Poneys izenarekin, taldeak Kaliforniako folk zirkuituan arrakasta handia izan zuen, eta 1967an grabatu zuen lehen diskoa. 1967an sartu zen lehenbizikoz zerrendetan, The Monkees taldeko kide Michael Nesmithek idatzitako "Different Drum" abestiarekin, Stone Poneysen ahots nagusi gisa. Bakarlari gisa lehen arrakasta 1970ean lortu zuen "Long, Long time". 1970eko hamarkadan arrakasta komertzial handiena lortu zuen Platino album-kate batekin, country rock primarioaren soinutik aldenduz, rock konbentzionalagoa sartzeko, eta, batzuetan, 1950eko hamarkadako eta 1960ko hamarkadaren hasierako klasiko primarioak bertsionatuz.
Eraginak eta bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere talentuarekin eta ondorengo artista hauen eraginarekin du zerikusia haren arrakastak: Emmylou Harris, Dolly Parton, J.D. Souther, The Eagles, Andrew Gold, Kate and Anna McGarrigle, Paul Simon, Mark Goldenberg, Karla Bonoff, Aaron Neville, James Taylor, Warren Zevon, Maria Muldaur, Nicolette Larson eta Elvis Costello. 1970eko hamarkadako izen ona lortzeko, gaur egungo rockeko musikari entzutetsuenetako batzuekin lan egin zuen, baita diziplinaren zentzu indartsua eta propioa izateagatik ere.
Bere kanta ezagunenetako batzuk honako abeslarien bertsioak dira: Zevon, Costello, Souther, the Rolling Stones, Mel Tillis, Tom Petty & the Heartbreakers, the Everly Brothers, George Jones, the Flying Burrito Brothers, Little Feat, Neil Young, the Miracles, Betty Everett eta Buddy Holly and the Crickets-enak.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974tik 1980ko hamarkadara arte Peter Asher ekoizlearekin egindako lanak arrakasta komertziala izan zuen. 1970eko hamarkadaren amaieran, urrezko zortzi sari eta platinozko beste lau irabazi zituen. Sarritan, "rock munduan ondoen ordaindutako emakumea" esaten zioten, aire zabaleko kontzertuak zuzentzeko gai zena, milaka miresle bizi ziren lekuetan, agertoki sinpleak erabili arren.
1977an, Time aldizkariaren azalean agertu zen, "Torchy rock" kartelaren azpian. Rolling Stone aldizkariaren azalean 6 aldiz agertu da. Arrakasta 1970eko hamarkadaren amaieran indartzea lortu zuen, orduko Kaliforniako gobernadore Jerry Brownekin zuen harremanagatik. Bere maitasun-harremana aldizkariko artikulu askoren gai bihurtu zen, eta 1979an, astekari baten azalean ere agertu zen. 1980ko hamarkadan harreman luzea izan zuen George Lucas zuzendariarekin. Urteetan zehar hainbat gizon ospetsurekin elkartu zen arren, ez zen inoiz ezkondu, baina bi haur hartu zituen.
Estudioan grabatutako albumik salduenak hauek dira: Dreamsen 1977ko tirada, What's new eta 1989ko tirada, Cry Like a Rainstorm, Howl Like the Wind, bakoitza Recording Industry Association of Americak saritua, 3 milioi unitate saldu zituelako.
Inoizkorik gehien saldu izan den albuma 1976ko "Greatest hits" konpilazioa da, zazpi aldiz platinoarekin saritua 2001ean. Gainera, RIIAk saria eman zion 30 milioi kopia sinple eta album saldu zituelako eta 10 Grammy sari irabazi zituen pop, country, musika latindar, tropikal eta mexikar-estatubatuar estiloetan.
SweetWater izeneko urbanizazio batean bizi da Tucsoneko (Arizona) ipar-mendebaldean.
70. hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako abeslari ospetsuenetako bat zen Linda, baina Pop-arekin aspertu eta Canciones de Mi Padre (1987) diska atera zuen mariatxiekin, osorik gazteleraz, Grammy-a irabazi eta bi milioi eta erdi diska saldu zituen.[5]
2006an abesteari utzi zion, Parkinsonen gaixotasunaren sintomak zirela zela eta, baina diagnostikoa 2013an jaso zuen.[6]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 : Hand Sown ... Home Grow
- 1970 : Silk Purse
- 1972 : Linda Ronstadt
- 1973 : Don't Cry Now
- 1974 : Heart Like a Wheel
- 1975 : Prisoner In Disguise
- 1976 : Hasten Down The Wind
- 1976 : Greatest Hits
- 1977 : Simple Dreams
- 1977 : A Retrospective (bilduma)
- 1978 : Living In The U.S.A.
- 1980 : Mad Love
- 1980 : Greatest Hits, Volume 2
- 1982 : Get Closer
- 1983 : What's New
- 1984 : Lush Life
- 1986 : For Sentimental Reasons
- 1986 : Round Midnight (bilduma)
- 1987 : Trio
- 1987 Canciones de Mi Padre
- 1989 : Cry Like a Rainstorm
- 1989 : How l Like The Wind
- 1990 : Mas Canciones
- 1992 : Frenesi
- 1993 : Winter Light
- 1995 : Feels Like Home
- 1996 : Dedicated to the One I Love
- 1998 : We Ran
- 1999 : Trio 2
- 1999 : Western Wall: The Tucson Sessions
- 1999 : The Linda Ronstadt Box Set (bilduma)
- 2000 : A Merry Little Christmas
- 2002 : The Very Best of Linda Ronstadt
- 2004 : Hummin' to Myself
- 2016 : : The Complete Trio Collection
SweetWater izenarekin Parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971 : Escalator over the Hill, Carla Bley eta Paul Haines-ena
- 1973 : Music from Free Creek
- 1981 : Hoy-Hoy!, Little Feat-ena (Warner), Ry Cooder, Robben Ford eta Jim Keltnerekin
- 1986 : Under African Skies, Paul Simonen Graceland albumean
- 1989 : Freedom, Neil Youngena
- 1992 : Partners, Flaco Jimenezena (Reprise), Stephen Stills, Dwight Yoakam, John Hiatt, Ry Cooder eta Los Lobosekin
- 2000 : Silver and Gold, Neil Youngena
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977an, Grammy Saria Hasten Down The Wind diskarengatik.
Irudi Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ Disc 2, October 1969: Featuring Linda Ronstadt, Joe Cocker, Billy Eckstine, Mort Sahl, and Sid Caesar, God Bless the Child Linda Ronstadt and Billy Eckstine Duet. audiofidelity.net (Noiz kontsultatua: 2018-9-27).
- ↑ Betts, Stephen L.. Dolly Parton, Emmylou Harris, Linda Ronstadt Earn Hollywood Walk of Fame Star. rollingstone.com (Noiz kontsultatua: 2018-9-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diez canciones para adentrarse en la Linda Ronstadt de los setenta» Efe Eme 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El riesgo más grande de Linda Ronstadt» CNN 2021-01-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Burch, Cathalena E.. «Linda Ronstadt narra lo que sintió cuando pusieron su nombre al Music Hall» Arizona Daily Star (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ (Ingelesez) Burch, Cathalena E.. «Linda Ronstadt's musical journey goes to the big screen in new documentary 'The Sound of My Voice'» Arizona Daily Star (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linda Ronstadt |
- (Ingelesez) Webgune ez-ofiziala, ronstadt-linda.com
- (Ingelesez) Linda Ronstadt, imdb.com
- (Ingelesez) Linda Ronstadt, allmusic.com