Edukira joan

Lewis uharteko xake piezak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lewis uharteko xake pieza multzoa. Goialdean: erregea, erregina eta alfila; erdialdea: zaldia, dorrea eta peoia; behealdean: erreginaren xehetasuna (erretxinezko kopiak).

Lewis uharteko xake piezak (ingelesez Lewis chessmen edo Uig Chessmen, Eskoziako gaeleraz Fir-thàileisg Leòdhais eta norvegieraz Lewisbrikkene) XII. mendeko xake piza batzuk dira. 1831an Eskoziako mendebaldean dauden Kanpoko Hebridak uhartediko Lewis uhartean topatu zituzten, hortik euren izena. Osorik topatutako Erdi Aroko xake pieza multzo bakanetako bat da. Gaur egun, Edinburgh hiriko Eskoziako Museoa eta Londres hiriko Britainiar Museoan erakusgai daude.

Historia eta deskribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez, XIII. mendea Norvegiako Trondheim hiriko artisauek landu omen zituzten (bertan garai hartako antzeko piezak topatu izan baitira). Garai hartan Norvegiak Hebrida Uharteak mendean zituen, eta historialarien arabera Norvegia eta Irlandako mendebaldeko kostaldeko norvegiar kokaleku oparoen arteko bidaialdian galduak edota ezkutatuak izan omen ziren.

Denera 8 errege, 8 erregina, 16 alfil, 15 zaldi, 12 dorre eta 19 peoi dira. Pieza guztiak pertsona irudia dute, peoiak ez ezik, zeinek hilarri itxura duten. Zaldiak txikiak dira, eta haien gainean lantza eta ezkutua duten zaldunak doaz. Pertsona irudi guztiek neke itxura dute, dorreetako hiruk izan ezik, hauek begi handiak eta euren ezkutuak amorru biziz hozkatzen dituzten bersekerrak baitira. Piezetako batzuk margo gorriaren arrastoa dute, honek piezen bi alderdien koloreak zuria eta gorria zirela adierazten du, eta ez gaur egungo ohiko xake piezen zuri eta beltza.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]