Leonor Proventzakoa
Leonor Proventzakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aix-en-Provence, 1223 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Amesbury, 1291ko ekainaren 25a (egutegi gregorianoa) (67/68 urte) |
Hobiratze lekua | Amesbury Abbey (en) |
Familia | |
Aita | Ramon Berenguer IV, Count of Provence |
Ama | Beatriz Savoiakoa |
Ezkontidea(k) | Henrike III.a Ingalaterrakoa (1236ko urtarrilaren 4a - 1272ko azaroaren 16a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Bartzelonako Etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Santutegia | |
Otsailaren 21 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Leonor Proventzakoa (Aix-en-Provence, c. 1223, Amesbury, Wiltshire, 1291ko ekainaren 24a/25a) Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen 1236tik 1272ra.
Erramun Berenger IV.a, Proventzako kondea eta Beatrix Savoiakoaren alaba izan zen. Ezaguna izan zen edertasunagatik, adimenagatik eta poesia idazteko zuen gaitasunagatik, eta modaren zaletasunagatik.
1236ko urtarrilaren 14an Henrike III.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen eta Westminsterreko Abadian erregina ezkontide koroatu zuten. Ezatsegina izan zen londrestarren artean eta baroien artean, Savoiarrak bezala ezagutzen ziren ahaideen segizioagatik eta erregearengan zuen eraginagatik. Bere senarraren alde egin zuen beti, eta Simon V.a Montfortekoaren aurka defendatu zuen. 1253an Ingalaterrako erregeordea izan zen Henrike kanpoan zela.
Bost seme-alabaren ama izan zen, tartean [(Eduardo I.a Ingalaterrakoa]]rena. 1272an alargundu zen eta 1286an Amesburyko monasteriora erretiratu zen.