Edukira joan

Le Chat Noir

Koordenatuak: 48°53′01″N 2°20′03″E / 48.88359°N 2.33413°E / 48.88359; 2.33413
Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Chat Noir
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Koordenatuak48°53′01″N 2°20′03″E / 48.88359°N 2.33413°E / 48.88359; 2.33413
Map
Inaugurazioa1881eko azaroaren 18a

Le Chat Noir (euskaraz, katu beltza), Paris hiriko Montmartre auzo bohemioan zegoen XIX. mende amaierako kabaret bat izan zen. 1881eko azaroaren 18an Rochechouart boulevardean Rodolphe Salis[1] artistak inauguratu zuen, eta 1897an itxi zuten (1900ko Erakusketa Unibertsalean bertaratzeko asmoz joan ziren Picasso eta beste hainbaten atsekaberako).

Kabareta hainbat ikuskizun izateagatik ospetsu bilakatu zen: Aristide Bruant kantautorearen ekitaldiak, Rodolphe Salis eta Henri Rivièrek sortutako txinatar itzalen antzerkia, eta euren ohiko bezeroen artean artista eta jende garrantzitsu asko egon ohi ziren.

Gaur egun ostalaritzako egoitza askok bere izena daramate, adibidez Parisko Chat noir taberna, Bruselako Au chat noir jatetxea, Greziako Corfu hiriko Le Chat Noir kafetegia, Buenos Aires hiriko El Gato Negro kafetegia, eta abar.

Théophile Steinlenen kartela
1896
Le Chat Noir
1890eko hamarkadaren amaiera.

Kabaret honetan ohikoak izan ziren hainbat bezero ospetsu:

  • Autour du Chat Noir, Maurice Donnay. Bernard Grasset. París, 1926.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Salis le Grand", in 88 notes pour piano solo, Jean-Pierre Thiollet, Neva Editions, 2015, 146. orrialdea. ISBN 978 2 3505 5192 0

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]