Laurens Van der Post
Laurens Van der Post | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Philippolis (en) , 1906ko abenduaren 13a |
Herrialdea | Hegoafrika |
Heriotza | Londres, 1996ko abenduaren 16a (90 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ingaret Giffard (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Grey College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta nekazaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Laurens Van der Post (Philippolis, 1906ko abenduaren 13a - Londres, 1996ko abenduaren 16a) hegoafrikar idazlea izan zen.
Bere obra guztia Afrikako herrietako kultura zabaltzeko asmoaz idatzia dago. Lehen eleberria Probintzietan (1934) Hegoafrikako arrazakeriaren aurkako lehen salaketetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran hiru urte igaro zituen kontzentrazio-esparru batean, eta esperientzia hartan oinarri hartuta Hazia eta ereilea (1963) eta Ilberriko gaua (1970) idatzi zituen. Bi liburu horietako lehenengoan oinarri hartuta Eguberri on, mister Lawrence! filma egin zen, 1983an. Beste zenbait lan aipagarri: Flamenko luma (1955); Jung eta gure garaiko historia (1976); Beste pertsona bat izan (1982); Blady (1991). Boskimanoen kulturarekin eta zibilizazioarekin liluratuta, Kalahariko mundu galdua (1958), Ehiztariaren bihotza (1961), Marisorgin baten kantua (1975), Boskimano baten testamentua (1984), eta Boskimano zuri batekin paseeran (1986) idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurens Van der Post |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.