Edukira joan

Larrungo tren ttipia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrungo tren ttipia

Tren bat San Inazioko geltokira irteten
Datu orokorrak
Garraio motaKremailera-trena
EskualdeakSara,  Lapurdi
 Euskal Herria
Geltokiak2
Bidaiariak350 000 (2019)
JabeaPirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
EgoitzaSan Inazio mendatea
64310, Sara, Lapurdi
Webguneawww.rhune.com
Ustiapena
Hasiera1924
EragileaEPSA
Ibilgailuak8
Datu teknikoak
Luzera4,2 km
 Mapa
Map

Larrungo tren ttipia mendebaldeko Pirinioetan dagoen Larrun mendira igotzen den trenbidea da, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotara ekialderantz dagoen San Inazio mendatea eta Larrun mendiaren tontorra lotzen duena; bi toki horien arteko garaiera aldea 736 metro da. Nahiz eta tontorra Lapurdiren eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan izan, trenbide osoa Ipar Euskal Herrian dago.

Euskal Herrian gaur egun alhan den kremailera-tren bakarra da. 1924. urtean inauguratu zuten, eta, harrezkero, itxura berari heldu dio. Hasieratik izan da Larrungo trenaren eginbeharra turistak eramatea, tontorretik sekulako bistak baitaude: egun argi batean, Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke.[1]

Larrungo tren ttipia egitea lehendabizikoz 1908an proposatu zuten eta 1912ko dekretu batek departamenduari eraikitzearen ardura eman zion. Trenbidea eraikitzeko lanak 1912an hasi baziren ere, Lehenengo Mundu Gerrak eten egin zituen. 1924ko ekainaren 30ean trenbidea ireki zuten. 1978an gertuko Sarako herritarrak erreferendum batera izan ziren deituak. Bertan, Sarako herriak Larrunera igoko zuen errepide bat egiteari ezetz esan zion. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.[2][3]

Trenbidearen emakidaduna 1982 arte Société Anonyme des Chemins de Fer Basques (euskaraz: "Euskal Herriko Trenbideen Sozietate Anonimoa"), 1914 Voies Ferrées Départementales du Midi (euskaraz: "Ekialdeko Departamenduko Trenbideak") izena hartu zuena. Jatorrizko ustiapena 1994 arte iraun zuen 1989an Société Hydroélectrique du Midi (euskaraz: "Ekialdeko Sozietate Hidroelektrikoa") elkartearekin egindako fusioa zela eta.[2][3]

1994an emakida bukatu eta Pirinio Behereetako departamenduak ustiapena berreskuratu zuen. Harrezkero, Veolia Transport garraio enpresa frantziarraren taldeko CFTA izan da emakidaduna.[3]

Datu teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbideak ezaugarri tekniko hauek ditu:[2]

  • Luzera: 4,2 kilometro
  • Trenbidea: kremailera
  • Beheko geltokiaren altuera: 169 m
  • Gailurreko geltokiaren altuera: 905 m
  • Gehiengo malda: % 25
  • Bidaia-denbora: 30 min
  • Abiadura: 9 km/ordu
  • Elikadura: 3000 V, 50 Hz, sistema trifasikoa

Trenbide bakoitzak lau gurpileko makina du, bi bagoi eramaten dituena. Bagoiek lau gurpil aurrean eta beste lau atzean dituzte, bakoitzak 60 bidaiarirentzako tokia izanik.[4]

Trenbidea martxoaren erdigunetik azaroaren hasiera arte izaten da alhan.[2][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]