Banaiz. Banaiz, existitzen naiz, pentsatzen dut, beraz banaiz; banaiz pentsatzen dudalako, zergatik pentsatzen dut? Ez dut gehiago pentsatu nahi, banaiz, baina izan nahi ez dudala pentsatzen dudalako, pentsatzen dudalako . . . zeragatik . . . ugh!
Biolina ikasten ari naiz Musikenen, baina horretarako musikak matematikarekin gerra luzea irabazi behar izan zuen, eta agian su-etena baino ez da izan... Txikitatik gustatu zait Wikipedia —hemengo erabiltzaile gehienek ni jaio nintzenetik daramate Wikipedian :')—, egunerokoan aurkitutakoak itzultzea eta orokorrean testuak zuzentzea (bai informazio aldetik eta bai hizkuntza aldetik), beraz, oso aktibo egon ez arren, tarteka nire ekarpenak egitea gustatzen zait.