Matematiketan, zerbait (unitate edo osotasun bat) zati berdinetan zatitzen dugunean, zatikiak erabiltzen ditugu zati horiek adierazteko.
Adibidez, zerbait bi zatitan zatitzen dugunean, zati horietako bakoitza unitatearen (zerbait horren) erdia da; hori matematikoki adierazteko, honako sinboloa erabiltzen dugu: , baina baita ½ edo 1/2 ere. Esate baterako, demagun pizza bat erosi dutela bi lagunek. Pizza hori bi zatitan banatu dute eta lagun bakoitzak bi zati horietako bana jango du; beraz bakoitzak pizza ½ jango du.
Non daude zatikiak gure bizitzetan?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zatikiak gure bizitzetako hamaika egoera desberdinetan agertzen dira: ordua esaterakoan, kopuruak zehazterakoan, luzeraz hitz egiterakoan, pisua adierazterakoan...
Nola adierazten dira zatikiak matematikoki?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zatikiak bi atal ditu: Zatikiaren beheko atalari izendatzailea esaten zaio, goiko atalari berriz, zenbakitzailea. Bi atal hauek lerro batekin banatzen dira.
- Zenbakitzailea (goiko atala): unitatetik zenbat zati hartzen diren adierazten du.
- Izendatzailea (beheko atala): unitatea zenbat zatitan zatitzen den adierazten du.
Adibide batzuk:
- Laranja bat 2 zatitan banatzean 2 laranja erdi ditugu. Laranja erdia horrela adieraziko dugu
- Laranja bat 3 zatitan banatzean, 3 laranja heren ditugu. Laranja herena horrela adieraziko dugu
- Laranja bat 5 zatitan banatzean 5 laranja bosten ditugu. Laranja bostena horrela adieraziko dugu
Zatikietan, beti zenbaki osoak erabiltzen dira; hau da, ez da zatikia. 1,5 ez delako zenbaki osoa.
Nola irakurtzen dira zatikiak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zatikiak horrela irakurtzen dira: lehendabizi, zenbakitzailea irakurtzen da (goiko atala) eta ondoren izendatzailea (beheko atala), -ren (bokalez bukatzen bada) edo -en (kontsonantez bukatzen bada) atzizkia itsatsita.
Adibidez:
2/5 | bi bosten |
3/6 | hiru seiren |
4/10 | lau hamarren |
Hala ere, badaude salbuespen batzuk:
1/2 | erdia (ez bat biren) |
1/3 | herena (ez bat hiruren) |
1/4 | laurdena (ez bat lauren) |
Hona hemen beste adibide bat:
Lau zatitan banatutako zirkulu bat daukagu | ||
---|---|---|
Zirkulua lau zatitan banatzen dugu eta bi hartzen ditugu: | Zirkuluaren bi laurden hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu:
| |
Lau zati baino gehiago hartu ditugu, zirkulu bat baino gehiago behar ditugu: | Zazpi zirkulu zati hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu:
|
Zein zatiki mota daude?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zatiki propioak unitatea baino txikiagoak diren zatiak adierazten dituzten zatikiak dira. Zatiki propioetan zenbakitzailea txikiagoa izaten da izendatzailea baino: adibidez, 1/2, 1/4, 10/12…
Zatiki inpropioak unitatea baino handiagoak diren kopuruak adierazteko erabiltzen dira. Zatiki inpropioetan izendatzailea txikiagoa izaten da zenbakitzailea baino: adibidez 7/4, 5/3, 12/11...
Zatikiak ondo ulertzen laguntzeko bideoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian zatikien inguruko bideo bat daukazue: