Edukira joan

La cucaracha

Wikipedia, Entziklopedia askea
La cucaracha
Bill Haleyren musika-lana
Egilea(k)Bill Haley
Argitaratze-dataXIX. mendea
IzenburuaLa Cucaracha
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko

La cucaracha (euskaraz: «labezomorroa») Mexikoko abesti tradizional oso ezaguna da.

Bere jatorria ezezaguna da. Fernán Caballerok 1859an aipatu zuen abestia Espainian,[1] eta, ziur aski, 1818 inguruan ere abesten zuten. Jatorri espainiarrekoa izan zitekeela uste badute ere, ez dago hori ziurtasunez baieztatu ahal izateko iturri fidagarririk. Abestiak ospea lortu zuen Mexikoko Iraultzaren garaian, XX. mendearen hasieran.[2]

Hainbat hitz ezberdinak ditu, tradizionalagoa honakoa da:

La cucaracha, la cucaracha
ya no puede caminar;
porque no tiene, porque le falta
la patita de atrás.

Edonola ere, ezagunena honakoxea da:

La cucaracha, la cucaracha
ya no puede caminar;
porque no tiene, porque le falta
marihuana que fumar.[3]

Ruper Ordorikak "Labexomorro" izenburuaz euskarazko bertsioa abestu du. 2008ko Hamar t'erdietan albumean grabatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Caballero, Fernán. (1859). Cuentos y Poesías Populares. Sevilla, 311 or..
  2. Pazos, Luis. (1994-12-15). Historia sinóptica de México de los olmecas a Salinas. Mexiko Hiria: Editorial Diana ISBN 968-13-2560-5..
  3. (Gaztelaniaz) Mendoza, Vicente T.. (1939). El romance español y el corrido mexicano: estudio comparativo. , 553-554 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]