La Serneta
La Serneta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria de la Mercedes Fernández Vargas |
Jaiotza | San Pedro (en) , 1840ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Talde etnikoa | Romani people in Spain (en) |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Utrera, 1912ko ekainaren 18a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | flamenko abeslaria |
Izengoitia(k) | La Serneta |
María de las Mercedes Fernández Vargas, artistikoki La Serneta izenez ezaguna (Jerez de la Frontera 1840ko martxoaren 19a – Utrera, 1912ko ekainaren 18a) cádiztar flamenko-abeslaria eta gitarra-jotzailea izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Serneta Jerez de la Fronterako San Pedro auzoko ijitoa izan zen. Haren aita, Salvador Fernández, errementaria,[2] Sevillako Gilena herrian jaio zen. Familian bazegoen kantaririk, hala nola, Gaspar Fernández Santanaren neba-lehengusua, Gaspar Fernández Jiménezen aita ('El Perrate'), José Fernández Granado El Perrate flamenko-kantariaren aita, José Fernández Granado (Utrera), eta haren aitona-amonak, Juan Fernández eta Ana de Costa.
Izenaren nondik norakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1901ean egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, La Serneta ezizena eman zioten oso hegazti arina zelako, eta jendeak sernetatzat hartzen zuelako. Txikitan oso bizia zenez, amak esaten zion: "serneta bat ematen duzu" eta "Serneta izenaz gelditu nintzen".[3]
Abeslari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide artistikoa Sevillan hasi zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, Manuel Ojeda El Burrero eta Silverio elkartu ziren garai batean, gero bakoitza bere aldetik jarraitzeko: El Burrero Tarifa kaleko berekafetegiarekin -gero Sierpes kale zentrikora pasatu zena-, eta Silverio Rosario kaleko areto batean.
Arrakasta handia izan zuen Sevillko hiriburuan, eta Trianan bizi izan zen denbora batez. Madrilen ospea izatera iritsi zen, nahiz eta han gutxituz joan zen. Gitarra-eskolak ematen amaitu zuen, batez ere aristokratei eta bere jantzi ederrak alokatzen bizirik irauteko.
Soleareak kantatzen maistra zen,[4] eta, hil zenean, Andaluziako kantuko kantari handienetako batzuk, hala nola La Niña de los Peines, Antonio Chacón, Fernando el de Triana edo Juanito Mojama, bere kantuak ahanzturan ez erortzeaz arduratu ziren.
23 urte zituela, Sevillako Café del Burrero tabernan aritu zen. Joaquín Álvarez Hazañas ezagutu zuen (Álvarez Quintero anaien aita), eta bikote sentimental bihurtu zen. Utreran finkatu zen. Jakina da garai hartako zenbait kantari ezagun, hala nola Antonio Chacón, hirira joaten zirela kantatzera.
1912ko ekainaren 18an Utreran hil zen, 72 urte zituela.[5] Hura hil zenean, Fernando Trianakoak agur esan zion kopla honekin:[1][6]
"Serneta hil zenean
eskola itxi egin zen,
giltza eraman zelako
soleá kantutik".
("Cuando murió la Serneta
la escuela quedó cerrá,
porque se llevó la llave
del cante por soleá".')
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soleareak zirela eta eskola sortzeari zor dio ospea.[7] Gitarrista ere izan zen, eta, besteak beste, Manuel Torre eta La Niña de los Peines flamenko-kantariei eman zizkien bere sorkuntzak. Horiei esker, gaur egun ere bere lana ezagutzen da, ez baitago haren grabaziorik.
XX. mendearen bigarren erdian, Sernetaren soleareak beste artista flamenko batzuek interpretatu zituzten: Fernanda de Utrera, Bernarda de Utrera, Camarón de la Isla, José Menese eta Carmen Linaresek.[1]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Utreran bere izeneko plaza bat du.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Crónica.- “Juan Mojama, 125 años y cada día canta mejor”, loscaminosdelcante.com
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cruzado, Ángeles. (2013-05-17). Merced la Serneta, la madre de la soleá | Flamencas por derecho. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ «La Serneta - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cruzado, Ángeles. (2013-05-17). Merced la Serneta, la madre de la soleá | Flamencas por derecho. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ «LA SERNETA -CANTAORES/AS - El Arte de Vivir el Flamenco» elartedevivirelflamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ «Mercedes Fernández Vargas. Mercé la Serneta» historiamujeres.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) DeFlamenco. (2004-03-21). «¿De dónde es la soleá de LA SERNETA?» Revista DeFlamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) De, Callejero. «Plaza de la Serneta en Sevilla» Callejero De España (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).