Edukira joan

La Bête (2023ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Bête (2023ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaLa Bête
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa eta film dramatikoa
Iraupena145 minutu
Deskribapena
OinarrituaThe Beast in the Jungle (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Bertrand Bonello
Gidoigilea(k)Bertrand Bonello
Guillaume Bréaud (en) Itzuli
Benjamin Charbit (en) Itzuli

[[Kategoria:Guillaume Bréaud (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Benjamin Charbit (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaXavier Dolan (en) Itzuli
[[Kategoria:Xavier Dolan (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Argazki-zuzendariaJosée Deshaies (mul) Itzuli

IMDB: tt14407336 Filmaffinity: 287517 Allocine: 289724 Rottentomatoes: m/the_beast_2023 Metacritic: movie/the-beast-2023 Edit the value on Wikidata

La Bête 2023ko Bertrand Bonello frantziar zinema zuzendariaren melodrama psikologikoa da. Henry Jamesen The Beast in the Jungle eleberriaren moldaketa librea izan zen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Emakume bat pantaila berde baten aurrean antzezten ari da. Gizon batek, kameraren beste aldetik, adierazten dio zer egin behar duen. Casting batean daudela dirudi, eszenatoki, atrezzo eta gainontzeko pertsonaia guztiak postprodukzioan gehituko diren beldurrezko film batean parte hartzeko casting batean. Gizonak esan dion bezala, izuturik azaldu behar du emakumeak, bertan ez dagoen mehatxu bati erantzunez.[1]

2044. urtea da. Gabrielle aktoreak lana behar du, baina, adimen artifizialak eta haren ondorioek gizartea menperatzen duten garai horretan, ez-produktibotzat eta arriskutsutzat hartzen dituzte gizakien sentimenduak. Irtenbidea sentimenduak ezabatzea da. Horretarako, gizakiak substantzia likatsu batez betetako bainuontzi batean sartzen dira, eta, beren DNA garbitzeko, aurreko bizitzetako oroitzapenak bisitatzen dituzte. Horrela, Gabrielle hiru garaitara mugituko da, eta hiru garai horietan gizon berarekin egingo du topo, hau da, bere bizitza ezberdin guztiekin. Lehenengo, 1910. urtera bidaiatuko du, Parisko uholde handia gertatu zen urtera. Emakume ezkondua da Gabrielle, eta panpina fabrika baten jabe Louisez maiteminduko da. 2014an, Hollywooden muturra sartu nahian dabilen aktore bat izango da Gabrielle, eta saileko hiltzaile bat ezagutuko du. 2044an, bere aurreko bizitzetako sentimenduak ezabatzea erabakiko du Gabriellek.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Denboran bidaiatzen duten beldurrak» Berria 2024-03-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. a b c d e f g h i j k (Frantsesez) Ad Vitam Distribution. La Bête. .
  3. a b (Ingelesez) «La Bête / The Beast (WT) - Science Fiction, Thriller» Crew United..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.