Kurma
Itxura
Kurma, hinduismoan, Vishnuren bigarren avatarra da.
Matsia bezala (Vishunren lehen avatarra), Satia yuga deritzon denbora garaikoa da.
Irudikapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vishnuk, oraingo honetan, erdi dordoka erdi gizaki zen izaki baten itxura hartu zuen. Ohi, lau besorekin eta beste hainbeste armekin erakusten dute.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uholde Handiaren ondoren, ozeanoaren ohantzean eseri zen, eta, bere bizkar gainean, gainontzeko jainkoek, mendi bat jarri zioten, soilik eurek itsasoa zeharkatu eta antzinako herri vedikoen altxorrak aurkitu ahal zitzaten.