Krausismo
Krausismoa Karl Christian Friedrich Krause (1781-1832) filosofo alemaniarrak bultzaturiko mugimendu filosofikoa izan zen. Espainian izugarrizko arrakasta izan zuen Julián Sanz del Río, Federico de Castro, Castelar, eta Salmerón batez ere, Irakaskuntza Erakunde Librea edo Institución Libre de Enseñanza delakoaren lanak bultzatuta.
Kezka nagusienetako bat heziketa izan zen. Jendeari beharrezkoa zuena irakasteko irakaskuntza zen bitartekoa eta, gainera, hiritarrak arrazionalismoaren eta askatasunaren balio berrietan hezteko tresna garrantzitsuena hezkuntza zen.
Espainian oso gogo onez hartu zuten proiektua kleroaren premisa atzerakoietan oinarritutako hezkuntza sistema ilun eta azientifikoaren aurka zeuden talde intelektual aurrerakoi batzuek. Garrantzi handikoak izan ziren Isabel II.aren gainbeheran eta Seiurteko Demokratikoko politikan.
Hala ere, errestaurazio canovistak, Orovio ministroaren eskutik, maisu horiek berriro gogor ere gogor jazarri zituen.
≪Krausismoak, beraz, irakaskuntza denei zabaltzea, dohai publikoak maitatzea eta lana eta atsegina orekaz banatzea nahi du eta horretan boto, aholku eta eredua emanez ahalegintzen da, hartara gizartearen egoera, estatua eta lege politikoak hobetzeko. Era berean, gaitzetsi eta aurka egiten dio buru argitasuna lotu, bihotza galarazi, borondatea harrotu edo menperatu, lana batu eta askatasun publikoak eta gizartearen eskubideak mugatu nahi dituenari; labur esanda, herriaren argitasuna, borondatea, eta indar materialen berezko mugimendua atzeratu, gelditu edo okertu nahi duenari≫.
Julián Sanz del Río: "Textos escogidos, Eloy Terrón ed. Bartzelona, Ed. Cultura Popular, 1968, 90-91. o. a.