Edukira joan

Konjugazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi bakterioren arteko konjugazioa

Konjugazioa bi bakterioen arteko trukaketa genetikoa da: hor, bakterio emaile batek DNA zati bat ematen dio bakterio hartzaile bati.

Konjugazioa gerta dadin, bakterioen arteko ukipen fisikoa behar da. Pili izeneko egitura batzuei esker, material genetikoa transferitzen da bakterio Gram negatiboetan. Pili horiek luzakin urriak eta luzeak dira, bakterioaren kanpoaldean kokatuta, konjugazioan zubi modura jarduten dutenak. Bakterio Gram positiboetan ez dago pilik, eta bakterioen arteko kontaktu fisikoa zuzena izaten da.

Bakterio emaileek plasmido bereziak dauzkate, konjugatzeko gaitasuna ematen dutenak. Escherichia colik, adibidez, F plasmidoa dauka, pili sortzeko kode genetikoa duena.

Konjugazioak aldakortasun genetikoa areagotzen du, bakterioen arteko geneen zabalkundea errazten baitu. Espezie bereko bakterioen artean gertatzen da, edo espezie oso hurbilekoen artean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]