Kolomenskoie
Kolomenskoie | |
---|---|
Коломенское | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
District of Moscow | Nagatinsky Zaton District |
Koordenatuak | 55°40′04″N 37°40′00″E / 55.66767°N 37.66657°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1532 |
Inaugurazioa | 1528 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Kolomenskoie (errusieraz: Коло́менское, translit.: Kolomenskoie) Moskova ibaiaren eskuinaldeko ertz garaian dago. Duke handi eta tsarren antzinako bizigune azpiritarra da. Bere dorreak, elizak eta gelak, urrutitik ikusten dira. Gaur egun, museo nazionala da, XVI eta XVII. mendeko errusiar arkitekturaren monumentua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolomenskoie, lehen aldiz, Ivan I.a Errusiakoa printze moskutarraren testamentuan agertzen da, eta 1336 eta 1339 bitartean datatua dago. Elezaharraren arabera, Kolomenskoie herrixka 1230 baino lehenago sortua izan zen. Hemen finkatu zen Baturen inbasio tartariarretik ihes egindako jendea (1237-1238). Kolomenskoie, beti "subirauena bezala hartzen zen", hau da, printzeena zela, ondoren, printze handiena, eta, azkenik, tsar eta enperadoreena.
1530ean, Ivan jaiotzen denean, ondoren Ivan Izugarria izango dena, Vasili III.a Moskukoaren semea, oinordekotza, heredentziaren boterera ezartzen da. Errusiar tronurako oinordekoaren jaiotzaren omenez jarri ziren Jasokundearen Elizaren zimentuak.
Eta XVI. mendeko benetako bitxi arkitektoniko bat sortu zen, bere piramide formak, elizari, dotoretasun bikain bat ematen diolarik. Jasokundearen Eliza, Errusiako piramide formako teilatua duten eraikin guztientzako erabili zen (kasu horretan, tenplua, denda poligonal formako teilatu altu batez amaitua dago). Urte askoan, Kolomenskoie, subirauaren egoitza azpiritarra izan zen, tsarren udako egoitza. Hemen, askotan egoten zen Petri I.a Errusiakoa eta atseden hartzen zuten Katalin II.a Errusiakoak eta bere bilobek.
Alexis I.a Errusiakoa bizi zen lehen zurezko jauregia, desmuntatua geratu zen. Handik denbora batera, toki honetan bertan, Katalin II.arentzako bigarren jauregia eraiki zen, ondoren, bota egin zena. Hala ere, denboraren igaroak eta gizarte aldaketek ez dute guztia kendu.
Romanov dinastiaren garaian, zenbait eraikin eraikitzen hasi ziren: Uraren dorrea (1640), jakien biltegia, Koronel kamerak, sukaldeak eta beste instalakuntza batzuk. Kontserbatutako monumentu guztiak (zerrendan 20 baino gehiago agertzen dira), igarotako garaien lekuko dira.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923an, zurezko arkitekturaren aire libreko museoa inauguratu zen. Barrutian, Antzinako Errusiako zurezko eraikinen erakusgaiak daude. Nabarmentzekoa da Petri I.aren etxea, iparraldeko Arkangelsk hiritik ekarria, baita Korelako San Nikolasen monasterioko atedun dorrea ere.
Diakovo herrixkan (K. a. VII. mendeko kultura arkeologikoa), Kolomenskoiegandik, amildegi sakon batek banatua, XVI. mendean, San Joan Aitzindariaren eliza-kanpandorrea eraiki zen, oinarri bakar batetatik lotutako oktaedro formako bost dorrez osatua.
Gaur egun, Kolomenskoe, moskutarrek, ibiltzeko eta gertaera historikoen omenezko jaiak ospatzeko oso maite duten tokia da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kazango Ama Birjinaren Eliza
-
San Nikolasen dorrea
-
Sarrera ngusia Kolomenskoien
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Errusian | ||
---|---|---|
Kolomenskoieko Jasokundearen Eliza • Kremlin eta Plaza Gorria • Novodevitxi komentua • Trinitatearen eta San Sergioren monasterioa • Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak • Yaroslavleko erdigune historikoa • Mendebaldeko Kaukaso • Kurlandiako istmoa2 • Ferapontov monasterioa • Kizhiko Pogosta • Komiko baso birjinak • Novgorodeko erdigunea eta Santa Sofia katedrala • San Petersburgoko erdigune historikoa eta inguruak • Solovetski Uharteak • Struveren arku geodesikoa3 • Kamtxatkako sumendiak • Sikhote-Alin • Wrangel uhartea • Altai mendi urrekarak • Baikal aintzira • Uvs Nuur arroa4 • Kazango Kremlina • Derbenteko zitadela, antzinako hiria eta harresitutako erakinak
|