Klima aldaketa arintzea
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Klima aldaketa arintzea ingurumenari kalte egiten dioten eta klima aldaketa dakarten elementuen gutxitzean datza. Beroketa globalaren efektuak arintzeko intentzioarekin egiten da. Hau lortzeko, aldaketa klimatikoa sortzen duten gasen kontzentrazioa gutxitzen saiatu ohi da, hala ere gas horien gordeketa areagotzen saiatzen da.
Arintzeko erak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientifikoen arteko kontsentsuak, prebentzioaren printzipioak eta bat bateko aldaketa bat egoteko beldurrak teknologia berriak sortzera eraman du. Zoritxarrez, sortu diren teknologia ia guztiek ez dute jada egindako kutsadura kentzeko, bakarrik gehiago ez sortzeko. Hau da, beroketa ez handitzea lortu dezakegu, jada egun den beroketa, ordea, ez. Europar Batasuneko ingurumen politikak ezarri du 2°C ko igoera maximoa onargarria dela garai industriaurrekoarekin konparatuz. Jada, 0.8 °C igo dira eta beste 0.5 °C igotzeko prozesuan gaude. 2 °C-tako igoera 400-500 ppm karbono dioxidoko kontzentrazioko egoera bati dagokio. 2007-ko urtarrileko maila 383 ppm-koa zen: kontuan hartu behar da, urtero 2 ppm igotzen dela.
2°C ko helburua ez urratzeko, CO2 maila oso bizkor orekatu beharko dira eta egungo munduko herrialde askoren intentzioak ikusita ingurumenari dagokionez. Hala ere, energia iturri berriztagarrien hobekuntza barne produktu gordinaren igoera baino bi aldiz motelago igotzen da.
Askotan proposatzen da hau lortzeko energiaren kontserbazioa. Adibidez: auto hibrido edo elektrikoak erabiltzea, bizimodua aldatzea, enpresen jardunbideak aldatzea, eta CO2 igortzen ez duten indarretxeak ezartzea, direla energia iturri berriztagarrienak (energia eolikoa, eguzkiarena, itsasaldiena...), edo direla, eztabaidatuagoak izan arren, zentral nuklearrak.
Badira, hala ere, muturreko proposamenak: CO2-a xurgatzea algak edo geoingenieritza erabiltzea, esaterako. Biztanleriaren igoera prozesu hau moteltzen du.
Energia iturri alternatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Energia berriztagarriak
Ezein kutsadurarik gabeko iturri bakarrak dira. Ez dute jaulkipenik egiten, eta ez dira arriskutsuak. Zientzialariek plan bat sortu dute 2030. urterako Lurreko energia eskari osoa energia berriztagarriekin asetzeko.