Khan el-Khalili
Khan el-Khalili | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Kairoko gobernazioa |
Koordenatuak | 30°02′51″N 31°15′44″E / 30.0475°N 31.26222°E |
Altitudea | 32 m, itsas mailaren gainetik |
Khan el-Khalili (arabieraz: خان الخليلي , ingelesez: Khan El-Khalili) Egiptoko Kairoko antzinako bazar zaharra da. Merkataritza gune zaharra da; bertan ere tailer txikiak aurki daitezke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiar azoka honen lehenengo informazioak 1382koak dira. Urte horretan Dyaharks el-Jalili emirak karabansarai (edo jan) handi bat eraiki zuen. Karabansaraiak merkatarientzako ostatua eta alondea zen; leku horretan animaliekin eta salersogaiekin atseden hartzen zuten. Toki horiek askotan aktibita ekonomikoak garatzeko erreferentzia lekuak izaten ziren. Gaur egun jatorrizko karabansarai horrek irauten du, Sikka Jan el-Jalili eta Badestan kaleen artean.
Interes bereziko lekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Khan el-Khalili oso inguru egokia da paseatzeko, kaleak eta dendak ikusgarriak baitira. Dena dela, badira aipamen berezia merezi duten zenbait toki:
- Fishawi kafetegia: 200 urte baino geihago darama gauez eta egunez irekita. Barrualdea ispiluez apainduta dago.
- Midaq kalezuloa: Naguib Mahfuz idazleak (Literatura Nobel Saria 1988an) bertan kokatu zuen bere liburu ezagunetariko bat, Mirakuluen kalezuloa alegia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erdi Aroko sarrera.
-
Arabiar azokaren dendak eta postuak.
-
Bab el-Ghuriko lanternen denda.
-
Fishawi kafetegia.
-
Azoka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khan el-Khalili |