Kairuan
Kairuan القيروان رابعة الثلاث | |
---|---|
municipality of Tunisia (en) | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Tunisia |
Probintzia | Kairuan |
Izen ofiziala | القيروان |
Jatorrizko izena | القيروان رابعة الثلاث |
Posta kodea | 3100 |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°41′N 10°06′E / 35.68°N 10.1°E |
Azalera | 68,02 ha |
Altuera | 68 m |
Demografia | |
Biztanleria | 186.653 (2014) 68.750 (2004) |
Dentsitatea | 2.744 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 670 |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Bursa, Timbuktu, Fez, Samarkanda, Tilimsen eta Kordoba |
http://www.commune-kairouan.gov.tn/ |
Kairuan[1] (arabieraz: القيروان, Al Qairawān) Tunisiako erdialdeko eta barnealdeko hiria (117.903 biztanle, 2004), Tunisetik 156 km-ra. Musulman askorentzat, Islamaren laugarren hiri santua da. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 1988an. Hiriaren barnean Sidi-Uqba Meskita Handia dago, granito eta marmolezko 414 kolomaz osatua, gehienak Kartago hiriaren hondakinetatik hartuak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uqba ibn Nafi arabiar jeneralak sortu zuen han 670ean egoitza militar bat, handik berberiarren leinuak zainpean edukitzeko, eta aldi berean Afrikako iparraldearen kontrako erasoaldiak prestatzeko, bizantziarrengandik urrun, haiek oraindik kostaldea menderatzen baitzuten. Islamaren eta Koranaren ikasketen gune garrantzitsu bilakatu zen, eta mundu osoko musulman asko Kairuanera joaten ziren ikastera. IX. mendean Ifrikijako hiriburu izan zen aglabiekin. Fatimiek alde egin zuten, eta Al-Mansur kalifak han ezarri zuen berriz hiriburua X. mendean. 1057an arabiar hilaliek suntsitu zuten berriz ere, eta XVI. mendean erabat utzi zuten, Husseinen dinastiaren garaian, XVII. mendean, berriz eraiki zuten arte.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fez (Maroko), 1965
- Tlemcen (Aljeria), 1969
- Kordoba (Espainia), 1969
- Kairo (Egipto), 1976
- Samarkanda (Uzbekistan), 1977
- Timbuktu (Mali), 1986
- Bursa (Turkia), 1987
- Nishapur (Iran), 1987
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Tunisian | ||
---|---|---|
El Djemeko anfiteatroa • Dougga • Ichkeul natura parkea • Kairouan • Susako medina • Tuniseko medina • Kerkouane hiri punikoa eta nekropolia • Kartago arkeologia gunea |