Edukira joan

Kai Havertz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kai Havertz

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKai Lukas Havertz
JaiotzaAkisgran1999ko ekainaren 11 (25 urte)
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Germany national under-16 football team2014 / 201560
Germany national under-17 association football team2015 / 2016162
Bayer 04 Leverkusen2016 / 202011836
Germany national under-19 football team2017 / 201887
Alemaniako futbol selekzio nazionala2018 / 4214
Chelsea Football Club2020 / 20239119
Arsenal Football Club2023ko ekainaren 28a / ezezaguna184
 
Posizio edo espezialitateaerdilari erasotzailea
aurrelaria
Kirol zenbakia29
Pisua80 kilogramo
Altuera193 zentimetro

kaihavertz.komi.io
Facebook: kaihavertz29 Twitter: kaihavertz29 Instagram: kaihavertz29 FIFA: 201496540 UEFA: 250087938 Edit the value on Wikidata

Kai Lukas Havertz (Akisgran, Ipar Renania-Westfalia, 1999ko ekainaren 11) alemaniar futbolaria da. Erdilari postuan jokatzen du Ingalaterrako Premier Leagueko Chelsea futbol klubean.

Informazio pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alsdorf-Mariadorf-en hazi zen. Lehen Hezkuntza amaitu ondoren, Würselen-eko Heilig-Geist-Gymnasium-en ikasi zuen Leverkusenera joan aurretik. Bayer 04 Leverkusen-eko jokalari zelarik, Lucas-Landrat-Gymnasium-era joan zen estudiatzera, eta 2017an graduatu zen; batxilergo mota hau Eliteschule des Sports eta Eliteschule des Fußballs izenez ezagutzen da.

Richard Weidenhaupt-Pelzer, Kai Havertzen aitona amaren aldetik, futbolari aktiboa izan zen eta Alemannia Mariadorfeko presidentea izan zen, non Kaik berak eman zituen bere lehen urratsak futbolari gisa.

Haurtzaroan, Kai Havertzen klub gogokoenak Alemannia Aachen eta Futbol Club Barcelona ziren.

Havertzek alemaniera hitz egiteaz gain portugesa, italiera eta ingelesa ere hitz egiten ditu.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera Bayer Leverkusenen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Havertz Alemannia Mariadorf-en hasi zen futbolean jokatzen, bere eskualdeko klub batean. Geroago, Alemannia Aachen-eko gazteen mailan sartu zen, non lehen mailako hainbat kluben arreta erakarri baitzuen bere erakustaldiei esker. 2010ean Bayer Leverkusen-ek fitxatu zuen, eta bertan haur eta gazte mailatan aritu zen. 2014ko ekainaren 14an, hamabost urte bete berri zituenean, 17 urtez azpiko taldearekin debutatu zuen, B. V. 04 Düsseldorf-en aurka; partida 7:1 bukatu zen, Havertzen taldearen alde. Denboraldi hartan, bere taldea laugarren gelditu zen ligako sailkapenean.

2014ko azaroaren 22an, bere lehen gola sartu zuen jubenilekin, 6:0ko emaitzarekin amaitu zen T. S. C. Euskirchenen aurkako partidan. Denboraldi hartan, Havertzek 23 partida egin zituen eta zazpi gol sartu zituen, eta horrek bere taldea ligako bigarren postuan kokatu zuen, Borussia Dortmunden atzetik.

2015-16 denboraldian, 26 partida jokatu zituen eta hemezortzi gol sartu zituen Bayer Leverkusenek Bundesligan bigarren postua lortu zuen kanpaina batean. Aitzitik, Kopako txapelketa irabazi zuten. Finala Borussia Dortmunden aurka izan zen Stadion Rote Erde-n, sei mila ikusle baino gehiagoren aurrean. Liga erregularrean Dortmundekin izandako bi partidak galdu bazituen ere, oraingoan, Havertzek 59. minutuan ireki zuen markagailua eta gero Jakub Bednarczy bere taldekideak zigorra eman zuen eta 2:0 irabazi zuten. Urte hartan, hamazazpi urtetik beherako futbolari onenaren zilarrezko Fritz Walter domina eman zioten.

Lehen taldera igoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016-17 denboraldian, Roger Schmidt Leverkuseneko entrenatzaileak Havertz lehen taldera igotzea erabaki zuen, goi mailako eskarmentua emateko eta, aldi berean, klubeko 19 urtez azpikoetan bere entrenamendua amaitzeko asmoz. 2016ko uztailaren 15ean egin zuen debuta profesionaletan, gol batean berdinduta amaitu zen S. C. Verlen aurkako denboraldi-aurreko lagunarteko partidan. Havertzek hamazazpi urte eta 34 egun zituela jokatu zuen partida hura. Ondoren, Delbrücker S. C., TuS Koblenz10 eta F. C. Portoren aurkako lagunartekoetan ere egon zen. Baina gero, 19 urtez azpiko taldearekin zuen parte hartzean zentratu zen, eta horrekin Bundesligan debutatu zuen abuztuaren 14an, F. C. Coloniaren aurka. Hirugarren partidan sartu zuen bere lehenbiziko gola kategoria horretan.

2016ko irailaren 10ean, Schmidt entrenatzaileak lehen aldiz deitu zuen lehen taldeko partida ofizial bat jokatzeko, Bundesligako bigarren jardunaldirako, Hamburg S. V.ren aurka; Havertzek, ordea, ez zuen partidako minutu bakar bat ere jokatu. Bere benetako debut ofiziala urriaren 15ean izan zen, Werder Bremenen aurka, 2:1eko porrota batean; Charles Aranguiz ordezkatu zuen 83. minutuan. Hamazazpi urte eta 126 egun zituen orduan, eta modu horretan Bundesligan debuta egiten zuen Leverkuseneko futbolaririk gazteen bihurtu zen.

Bere hurrengo partida Alemaniako Kopako bigarren itzulian izan zen, non bere taldeak Sportfreunde Lotteren aurka jokatu baitzuen. Havertzek partidako luzapeneko azken hemeretzi minutuak jokatu zituen eta penaltietan sartu zuen berea.

Azaroaren 2an, nazioartean debuta egin zuen klubarekin, Tottenham Hotspur-en aurkako kanporaketako azken minutuak jokatu zituen UEFAko Txapeldunen Ligako multzoen fasean; bere taldeak 1:0 irabazi zuen partida. Hiru egun geroago, partida bat hasieratik jokatu zuen lehenbiziko aldiz, ligako hamargarren jardunaldian; 3:2ko garaipenaren 90 minutuak jokatu zituen, S. V. Darmstadt 98-ren aurka. Hurrengo astean, FIFAren zita zela eta, lagunarteko partida hasi zuen Fortuna Coloniaren aurka eta bertan garaipenaren gola sartu zuen.

Ingalaterrako etapa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailaren 4an iragarri zuten hurrengo bortz denboraldiak Ingalaterrako Chelsea taldearekin jokatuko zituela. Irailaren 23an, fitxatu eta 19 egun geroago, partida batean hiru gol sartu zituen lehenbizikoz, Kopako partida batean, Barnsley FC-ren aurka. Cesar Azpilikueta nafarra kapitain zuen Chelsea taldeak denboraldi hartako UEFAko Txapeldunen Liga irabazi zuen; Havertzek sartu zuen finaleko gol bakarra[1]. 2021-2022 denboraldian Havertz giltzarria izan zen Chelseari bere lehen Kluben Munduko Kopa emateko, finaleko luzapenean azken minutuetan gola sartu baitzuen, penaltiz.

Jokatzeko estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Havertz teknikoki dohain handikoa eta eskuin-ezkertia den erdilari gisa deskribatu izan dute, oinetan baloiarekin eroso eta buruz argia dena. Hastapenetan, bere jokatzeko estiloa Mesut Özil herrikidearen estiloarekin alderatu zuten; Havertz-ek Arsenal FCko erdilaria estimatzen zuen jokalaria zela onartu zuen. 19 urterekin, eta Bundesligan erakustaldi ikusgarri ugari egin ondoren, Michael Ballack, Toni Kroos eta Arturo Vidal bezalako Leverkuseneko jokalari ohiekin alderatu izan zuten, eta Alemaniako hedabideak Alleskönner bat bezala deskribatzen hasi ziren, hau da,, denetarik egin dezakeen jokalaria.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako selekzioarekin 2016ko UEFAko 17 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatu zuen Havertzek; Alemania finalerdietan kanporatu zuen Espainiak. 19 urtez azpikoekin, urriaren 4an, lau gol sartu zituen Bielorrusiaren aurkako sailkatze batean. 2018ko abuztuan, Joachim Löw lehen taldeko taldeko entrenatzaileak deitu zuen UEFA Nations League-ko Frantziaren aurkako partidarako; ez zuen jokatu, baina. Geroago, Peruren aurkako lagunartekoa jokatu zuen irailaren 9an; bere debuta izan zen selekzioaren lehen taldearekin.

2021ean, 2020ko Eurokopa jokatu zuen. Taldekako fasean, alemaniarren garaipenaren goletako bat egin zuen Portugalen aurka, eta, hala, Eurokopan gola egin izan duenn alemaniarrik gazteen bihurtu zen.

Munduko Kopetan parte hartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundiala Tokia Emaitza Partidak Golak
2022 Qatar Taldekako fasea 2 2

Eurokopetan parte hartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eurokopa Tokia Emaitza Partidak Golak
2016 sub 17 Azerbaijan final erdiak 5 1
2020 Europa final zortzirenak 4 2

nazioarteko tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Kluba Tokia Urtea
UEFA Txapeldunen Liga Chelsea F.C. Oporto (Portugal) 2021
UEFA Superkopa Chelsea F.C. Belfast (Ipar Irlanda) 2021
FIFA Kluben Munduko Kopa Chelsea F.C. Arabiar Emirerri Batuak 2021

Banakako sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saria Urtea
Fritz Walter Zilarrezko Domina 17 urtetik beherako futbolari onenarentzat 2016
Fritz Walter Urrezko Domina 19 urtetik beherako futbolari onenarentzat. 2018

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hoz, Jon Ander De la. «Chelsea, Txapeldunen Ligako irabazle» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]