Edukira joan

Jose Luis Oriol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Oriol


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 6a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 27a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 7a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1919ko ekainaren 9a - 1920ko urriaren 2a
Barrutia: Baeza
Bizitza
JaiotzaBilbo1877ko azaroaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1972ko apirilaren 15a (94 urte)
Familia
AitaJosé María Oriol Gordo
AmaMaría Dolores Uriguen
Ezkontidea(k)Catalina Urquijo Vitorica
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, arkitektoa eta enpresaburua
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

José Luis Oriol Uriguen (Bilbo, Bizkaia, 1877ko azaroaren 4a - Madril, Espainia, 1972ko apirilaren 15a) Euskal Herriko arkitekto eta politikaria izan zen. Halaber, elektrizitate eta tren enpresaburua izan zen.

Alejandro Goikoetxea elorriotar ingeniariari Talgo trena sortu eta garatu zezan babes ekonomikoa eman zion. 1942an Patentes Talgo S.A. enpresa sortu zuten.

Arkitekturako ikasketak egin ondoan, familiako negozioetan murgildu zen eta finantza gizon garrantzitsua izatera iritsi zen. 1918tik aurrera ekin zion politikari alderdi tradizionalistaren aldetik eta 1931n, errepublikako hauteskundeetan, Euskal Estatutuaren aldeko hautagai-zerrendan sartu zen, euskal nazionalistekin eta beste independente batzuekin batean, estatutuaren aldekoa ez zen arren (haren aurka bozkatu zuen 1936an).

1936ko gerraren hasieran, berebiziko lana egin zuen Francoren alde Araban eta haren finantza euskarri nagusietako bat izan zen ondoren. Espainiako elektrizitate enpresak berregituratu zituen eta haren ekimenari esker gauzatu zen Alejandro Goikoetxearen tren-proiektua, Talgo (1941, Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol).

Bost seme eta hiru alaba izan zituen Catalina Urkixorekin: Jose Maria, Lucas, Fernando, Antonio Maria, Maria Sacramento, Teresa, Ignacio eta Catalina.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]