Joe Biden
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Joseph "Joe" Robinette Biden Jr. (Scranton, Pennsylvania, 1942ko azaroaren 20a - ) estatubatuar politikari eta abokatua da. 2020ko hauteskundeetan Donald Trumpi gailendu eta 2021ko urtarrilean Estatu Batuetako 46. presidente izendatu zuten. Alderdi Demokratako kide da. 2009-2017 urte bitartean presidenteorde izan zen; 1973-2009 urte bitartean Delawareko senatari.
Scranton, Pennsylvania, eta New Castle County, Delaware estatuetan hezi zen. Delawareko Unibertsitatean ikasi zuen, 1968an Syracuse Unibertsitatean zuzenbide gradua eskuratu aurretik. New Castle konderriko zinegotzi hautatu zuten 1970 urtean. 1972an, 29 urte zituela, Delaware estatuko senatari bihurtu zen, inoizko 6. AEBetako senataririk gazteena. Senatuko Atzerri Harreman Batzordeko kide izan zen urte luzez, bertako buru bihurtu arte. 1991ko Golkoko Gerraren aurkakoa izan arren, NATO Europa Ekialdera zabaltzearen aldekoa zen, baita 1990 hamarkadako Jugoslavian esku hartzekoa ere. 2002an Irakeko Gerraren alde egin zuen; 2007an, aldiz, tropa gehiagoren aurka. 1987-1995 urte bitartean Senatuko Epaile Batzordeko buru izan zen; drogen inguruko politikak, krimen ekiditea, eta askatasun zibilak izan zituen lan ardatzetako batzuk. Auzitegi Gorenerako sei epaileren berrespen bistetan esku hartu zuen. 1988an eta 2008an presidentegai izaten saiatu zen, arrakastarik gabe.
6 aldiz hautatu zuten senatari. 2008an Barack Obamaren presidenteorde aukeratu zutenean senataririk esperientzidunen artean 4.a zen. Obama eta Bidenek 2012ko hauteskundeak irabazi zituzten 2. aldiz. Presidenteorde zela, azpiegitura gastuak ikuskatu zituen 2009an Atzeraldi Handiari aurre egiteko. Zerga kontuetan errepublikarrekin izandako liskarrak eragindako geldialdi bat gainditu zuen. 2011 urtean zor-sabai krisia ere gainditu zuen, beste batzuren artean. Errusiarekin New START hitzarmena bultzatu zuen. Libian militarki eskusartzearen alde egin zuen. 2011 urtean tropak Iraketik ateratzeko politika bultzatu zuen. 2017an Obamak Askatasunaren Domina oparitu zion.
2019ko apirilean 2020ko hauteskundeen presidente hautagaitza iragarri zuen, demokraten babesa 2020an eskuratu zuelarik. Abuztuan Kaliforniako Kamala Harris senataria iragarri zuen presidenteordegaitzat. Azaroaren 3an hauteskundeak irabazi zituen Trumpen aurka. 2021eko urtarrilean izendatu zuten presidente.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |