Joanne
Joanne | |
---|---|
Lady Gagaren albuma | |
Egilea(k) | Lady Gaga |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Joanne |
Ekoizpen lekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | disko konpaktu, binilizko disko, musikaren deskarga eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | soft rock |
Hizkuntza | ingelesa |
Diskoetxea | Interscope Records |
Zatiak | 11 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Lady Gagaren albumak kronologikoki ordenatuta |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lady Gaga |
Joanne Lady Gaga abeslari eta musikagile estatubatuarraren bosgarren estudio-albuma da, mundu mailan 2016ko urriaren 21ean kaleratutakoa, Interscope Records diskoetxepean argitaratutakoa.[1] Gagaren arabera, Joanne izenburua bere izebaren omenean dago ezarria, hemeretzi urte zituela lupusak jota hil zena, 1974ko abenduan.[2] Albumaren abesti guztiak Gaga berak idatzitakoak dira, puntualki Mark Ronson, BloodPop, Josh Homme eta Hillary Lindsey laguntzarekin.[1] Musikalki, Joanne pop musikaz dago josia, rock arinaren eta countryaren influentzia argiak baditu ere;[3][4] hala, Gagaren lehen diska da non, modu argian, dance musikaren elementuak ez diren ageri. Letren inguruan, jorratzen diren gaiak, besteak beste, hurrengoak dira: desamodioa, diskriminazioa, jainkozaletasuna eta bihozmina.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b http://www.allmusic.com/album/joanne-mw0002982993
- ↑ (Ingelesez) Blistein, Jon; Blistein, Jon. (2016-09-15). «Lady Gaga Details New Album 'Joanne'» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga: Joanne» PopMatters 2016-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- ↑ (Ingelesez) Sheffield, Rob; Sheffield, Rob. (2016-10-21). «Review: Lady Gaga's Soft-Rock Turn 'Joanne' Is Her Best in Years» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- ↑ (Ingelesez) Cinquemani, Sal. Review: Lady Gaga, Joanne. (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- ↑ (Ingelesez) Corner, Lewis. (2016-10-20). «Lady Gaga's new album reviewed: Is it any good, then?» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).