Joanes Bohemiakoa
Itxura
Joanes Bohemiakoa (1296ko abuztuaren 10a - Crécy-en-Ponthieu, 1346ko abuztuaren 26a), Itsua izengoitiz, 1310-1346 urteetan Bohemiako erregea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike VII.a Germaniako enperadorearen semea zen eta Elisabet Bohemiakoarekin ezkondutakoan bihurtu zen bertako errege. Luis IV.a Bavariakoari lagundu zion Federiko Habsburgokoaren aurka eta Frantziako erregeari flandestarren kontrako gerran. 1340. urtean itsu geratu zen eta Crécyko guduan hil zen 1346. urtean. Bohemiako erregeen lurrak zabaldu zituen Silesia, Lusazia eta Moraviara, baina guztiz pobre utzi zuen bere herria, gerrengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/08/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes Bohemiakoa |