Edukira joan

James Ensor

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Ensor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Sidney Edouard Ensor
JaiotzaOstende1860ko apirilaren 13a
Herrialdea Belgika
BizilekuaOstende
Ensor House (en) Itzuli
Talde etnikoaBelgikarra
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaOstende1949ko azaroaren 19a (89 urte)
Hobiratze lekuaQ124518923 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAcadémie royale des Beaux-Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista bisuala, artista eta autorea
Lantokia(k)Brusela eta Ostende
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLes XX
Kunst van Heden (en) Itzuli
Vie et Lumière (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
sinbolismoa
Genero artistikoaChristian art (en) Itzuli
izadi hila
genero-artea
erretratua
hiri-paisaia

Musicbrainz: 2a5442de-5d7f-4e65-80cd-c6536d8904c2 Discogs: 827594 Find a Grave: 11257 Edit the value on Wikidata

James Sydney Ensor (Ostende, Belgika, 1860ko apirilaren 13a - 1949ko azaroaren 19a) margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea izan zen. Bruselako Arte Ederretako Akademian egin zituen Margolaritza ikasketak, eta erretratuak, izadi hilak eta barne-pinturak eginez hasi zen lanean. Gai irrigarriak zituen gogoko. Ezaguna da bere lanen fantasia xelebreagatik eta bere garaiko gizartearen kronika sarkastikoa egiteagatik. Margolan txundigarri eta, bitxiaren bitxiaz irrigarri horiekin, Europako espresionismoaren aitzindarietako bat izan zen.

Gaztetan Rembrandt eta Rubensen zale amorratua izan zen, baina frantses inpresionisten pintzel-ukitu bizia bereganatu zuen gero.

Pixkana-pixkana, ordea, bere lehenengo paisaia eta izadi hilen estetika inpresionistatik, Flandriako margolaritza-tradiziotik oinordetu zuen espresionismo originalerantz aldatu zen haren margokera.

1883an Bruselako Erakusketan ez zizkioten lanak onartu. Ensor Les Vingt izeneko abangoardiazko taldeko kide egin zen, eta fantasia barregarrizko irudiak margotzen hasi zen. Halako inauteri-mundu ametsezko bat sortu zuen, itxura makabroko eskeleto, mamu eta maskara ikaragarri eta irrikorrez betea. Mundu hori da, hain zuzen, Maskara eskandalizatuak izeneko lanean azaldu zuena (1883, Belgikako Arte Ederretako Errege Museoa, Brusela). Bere margolanetako pertsonaien fisonomia barregarri hori, kolore deigarriko margo-gama gorri, berde eta horia erabiliz areagotzen zuen.

1888an Kristo Bruselan sartzen egin zuen, kolore bizi-bizitan margotua eta inauteri-maskarez betea. Kritikak oso harrera txarra egin zion lanari, eta Les Vingt taldeko kideei ere hain gaitzesgarria iruditu zitzaien ezen taldetik bota baitzuten. Margolanak Kristo Jerusalemen sartu zenekoaren parodia ematen zuen –karikaturetakoak bezalako pertsona itxuragabetuez inguratua agertzen da Kristo, eta kolore bizi-bizitan margotuak guztiak–, baina gizartearen hipokrisiaren isekazko kritika baizik ez zen. Hala ere, Ensorrek amesgaiztoetatik atereak ziruditen irudi eta ikuskariak margotzen jarraitu zuen: adibidez, Azpikeria (1890) eta Eskeletoak gizon urkatu bategatik borrokan (1891).

Haren lanaren aurkako kritikak gehitu ahala zinikoago eta misantropoago agertu zen bera. Berrogei urtetik gora igaro ziren haren lanak lehenengo aldiz jendearen onespena jaso zuen arte. Bien bitartean, bakarturik eta jendartetik urrun bizi izan zen, bere unibertso partikularra aztertuz eta eraikiz. Azkenik, surrealistek haren obrarekiko mirespena agertu zuten eta 1929an jendartean erakutsi ahal izan zuen, lehengo aldiz, Kristo Bruselan sartzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Ensor Aldatu lotura Wikidatan