Edukira joan

Jalisco

Koordenatuak: 20°40′35″N 103°20′45″W / 20.6764°N 103.3458°W / 20.6764; -103.3458
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jalisco
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaGuadalajara
GobernadoreaAristóteles Sandoval PRI
LaburduraJal.
Diputatuak31
Geografia
Koordenatuak20°40′35″N 103°20′45″W / 20.6764°N 103.3458°W / 20.6764; -103.3458
Azalera78.599 km²
Demografia
Biztanleria7.350.682 biztanle (2010[1])
Dentsitatea93.52 bizt/km²
http://www.jalisco.gob.mx/

Jalisco Mexiko erdi-mendebaldeko estatu federala da. 78.599 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 7.350.682 biztanle zituen 2010ean.[1] Guadalajara da hiriburua, eta beste hiri garrantzitsuak Sayula, Lagos de Moreno eta Ocotlán.

Chapala aintziraren urbazterra.

Jalisco Mexikoko erdi-mendebaldean dago. Iparraldean Nayarit, Durango, Zacatecas eta Aguascalientesekin du muga; ekialdean San Luis Potosí, Guanajuato eta Michoacánekin; hegoaldean, Michoacán eta Colimarekin; eta mendebaldean Ozeano Barearekin.

Erliebea eta hidrografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alde bereizten dira Jaliscoko erliebean: menditsua bata, eta laua bestea. Klima heze epela (19° C batez beste). Lerma-Santiago ibaien arroan dago lurraldearen zatirik handiena.

1526. urtean iritsi ziren Jaliscora espainiar konkistatzaileak; Nueva Galicia izeneko lurraldearen barnean geratu zen XVI. mendearen erdialdetik aurrera. Mexikoren independentziaren ondoren sortu zen Jalisco estatua, eta gaur egun garrantzi handia du, Mexikoko mendebaldean batez ere.

1889. urtean, gaur egungo Nayarit estatua bereizi zen Jaliscotik.

Nekazaritza da ekonomia-jarduera nagusia: artoa, garia, azukre-kanabera, kotoia, arroza eta tabakoa. Lurpeko aberastasunak handiak dira: zilarra, urrea, merkurioa, beruna, zinka. Industria bada, baina hiri handietan soilik; herri gehienak nekazariak dira.

Jaliscotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]