Edukira joan

Jürgen Klinsmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jürgen Klinsmann

(2024)
Bizitza
JaiotzaGöppingen1964ko uztailaren 30a (60 urte)
Herrialdea Alemania
 Mendebaldeko Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGewerbliche Schule Im Hoppenlau (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Germany national under-16 football team1980 / 198130
Stuttgarter Kickers1981 / 19846122
VfB Stuttgart1984 / 198915679
Germany national under-21 football team1984 / 198583
Germany Olympic football team1987 / 1988148
Alemaniako futbol selekzio nazionala1987 / 199810847
Football Club Internazionale Milano1989 / 19929534
AS Monaco1992 / 19946529
Tottenham Hotspur Football Club1994 / 19954120
FC Bayern München1995 / 19976531
UC Sampdoria1997ko uztailaren 1a / 1998ko urtarrilaren 1a82
Tottenham Hotspur Football Club1998ko urtarrilaren 1a / 1998ko uztailaren 1a159
Orange County Blue Star2003 / 200385
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua75 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Jay Goppingen

IMDB: nm1692875 Twitter: J_Klinsmann Discogs: 1368940 FIFA: 174666 UEFA: 45 Edit the value on Wikidata

Jürgen Klinsmann (alemanez ˈjʏʁɡn̩ ˈkliːnsˌman ahoskatua; Göppingen, 1964ko uztailaren 30a - ) Alemaniako futbol jokalari ezagunenetakoa da. Aurrelari izanik txapelketa ugari irabazi zituen klub mailan eta Alemaniako selekzioan ere historiako golegile handienen artean dago. Gaur egun Estatu batuetako selekzioaren entrenatzailea da.

Stuttgarten hasi zuen bere kirol ibilbidea, hasieran bigarren mailoan ari zen Stuttgarter Kickers talde apalean eta ondoren hiriko klub indartsuena den VfB Stuttgart taldean. 1987-88 denboraldian Bundesligako jokalari onena aukeratu zuten eta oraindik ahaztu gabe dago Bayern Munichi "guraize" eran sarturiko gol ikusgarria. Denboraldi hartan bertan egin zuen debuta Alemaniako selekzioan. Guztira nazioarteko sei txapelketa jokatu zituen selekzioarekin eta historiako hirugarren golegilea bihurtu zen, partida geheien jokatzu dituztenen artean ere hirugarrena delarik.

Stuttgarten eginiko lan bikainak Europako kluben arreta piztu zuen eta Milanera joan zen bertako Internazionale taldean aritzera. Bere joko onaz gain italiera ikasi eta zeukan izaera zabalagatik Italiako Ligako atzerritarrik maiteena bihurtu zen. 1990an gainera Italian bertan jokaturiko Munduko Txapelketa irabazi zuen Alemaniarekin.

Hurrengo urteak AS Monaco taldean egin zituen eta 1994ean Londresko Tottenham Hotspur FC-k fitxatu zuen. Alemaniarra izanik ez zen oso ongi hartua izan. Kazetariek zioten gainera arean errazegi botatzen zuela bere burua. Klinsmannek debuta egin zuen partidan gola sartzerakoan ospatzeko bere burua lurrera bota zuen. Bere umore zorrotzak berehala maitatua izatera eraman zuten.

Sei urte Europako hainbat herrialdetan ibili ondoren Alemaniara itzuli zen, Municheko Bayernera hain zuzen, eta UEFA Kopa irabazi zuen bertan. 1997an berriz ere Italia aldera egin zuen, oraingoan UC Sampdoriara, baina denboraldi erdian Tottenhamera itzuli zen, italiarrek utzita, eta bertan eman zion amaiera bere kirol ibilbideari.

Entrenatzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako futbol ligaren bultzatzailea izan zen Los Angeles Galaxy taldearekin. 2004ko uztailaren 16an ordea Alemaniatik deitu zioten bere selekzioa zuzen zezan. Etxean antolatzekoa zen Munduko Futbol Txapelketaren hasieran kritika ugari jaso zituen baina berehala selekzioaren jokoak zaletuak konbentzitu zituen eta azkenean hirugarren postua lortu zuten alemaniarrek.

2006an bere kargua utzi zuen eta Estatu Batuetako selekzio gida zezan eskatu zioten arren ez zen akordio batetara iritsi eta 2008an Municheko Bayernen entrenatzaile bihurtu zen. 2010an Ipar Amerikarako bidea hartu zuen, hasieran Toronto FC talde kanadarra gidatuz eta 2011etik aurrera Estatu batuetako selekzioaren entrenatzaile delarik.

Nazioarteko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeetako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako selekzioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]