Itsasarte
Itsasartea aintzira, itsaso edo ozeano bi lotzen duen ur kanala da, eta beraz, lur multzo bien artean dago. Itsasartea eta Kanala hitzak sinonimoak izan litezke.
Itsasarte asko garrantzi ekonomiko eta estrategikoa dute, ibilbide komertzialen zati bat direlako eta hori dela eta lekuak kontrolatzeko gudak izan dira.
Nahiz eta ibaiak eta kanalak ere lur multzo bien artean dauden eta aintzira bien edo aintzira eta itsaso baten ibilbidea diren, ezin dira itsasarteen kategorian sailkatu, itsasarteak normalean zabalagoak direlako eta bere korronteak ez direlako norabide bakarrekoak izan.
Itsasarteak istmoen kontrakoak dira. Hau da, itsasarteek lur multzo bien artean daude eta ur multzo bi lotzen dute, istmoek, aldiz, ur multzo bien artean daude eta lur multzo bi lotzen dute.
Itsasarte nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan dauden itsasarte nagusiak honako hauek dira:
- Palkeko itsasartea, India eta Sri Lanka artean.
- Mantxako kanala, Ingalaterra eta Frantzia artean.
- Gibraltarko itsasartea, Espainia eta Maroko artean.
- Bosforo itsasartea eta Dardaneloetako itsasartea, Mediterraneo eta Itsaso Beltza lotzen dutenak.
- Magallanes itsasartea, Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzen duena, Txileko Magallanes eta Txileko Antartika eskualdean.
- Beringeko itsasartea Alaska eta Siberia artean.
- Ormuzeko itsasartea Persiar Golkoa eta Omango Golkoa lotzen duena.
- Malakako itsasartea, Indiako ozeanoa eta Hegoaldeko Txinako Itsasoa lotzen duena.
- Bass itsasartea, Australia eta Tasmania artean.