Ironia
Ironia hitza grezieratik dator (εἰρωνεία 'eirōneía': disimulu, itxurazko ezjakitea) eta literatura baliabide edo erretorikazko figura bat definitzen du. Dena dela, hitz hau asko erabili da eta gaur egun hitz polisemikoa dela esan daiteke [1]. Gehien zabalduta dagoen esanahiaren arabera “hitzekin esaten denaren aurkakoa adierazteko erabili ohi den espresiobidea” bezala definitu daiteke. Zentzu orokorrago batean azaltzen dena esanahi zuzena baino gehiago adierazten duenean erabiltzen da. Hitz egiterakoan ironia intonazio berezi batekin markatu daiteke; horrekin esaten denaren aurkakoa adierazi nahi dela. Normalean, ironia umorearekin dago lotuta.
Idazterakoan ironia markatu daiteke modu desberdinez: harridura marka parentesi artean (!), kakotxak “”.
Baldintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ironia gertatzeko hiru baldintza bete behar dira: [2]
- Literalki sinesgarria izan behar da.
- Kontraesana agerikoa izan behar da.
- Esaldia enuntziatzeko moduan, modu batean edo bestean, egia edo gezurra bezala, ulergarria izan behar da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ironia erabiltzen Sokrates izan zen lehendabiziko maisu bat. Filosofo honek formula hau bere dialektika barruan kokatzen zuen, bereziki sofisten aurka aritzeko. Helburu horrekin ikasle xume bat izango balitz bezala sofistengana hurbiltzen zen teorikoki ondo ezagutzen zuten gai bati buruz galdetzen; poliki-poliki, egiten zituen galderen bidez hauen ezjakintasuna erakusten zuen.
Haurrengan, bospasei urterekin hasten da ironiko izateko joera. Aurrena umeak literalki hitz egiten dute, gero hasten dira gezurra erabiltzen, umorea pixkanaka sartzen, eta beranduago dator ironia[3].
Umorearekin dago lotua ironia, baina ez beti, edo behintzat izan ohi du talka edo kritika adierazpen bat ere berekin.
Bertsolaritzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritzan ironia oso ohikoa da. Hona hemen Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” bertsolariaren adibide bat:[4]
« |
Mando baten gañian |
» |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 426-427 or. Jon Kortazarren artikulua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jon Kortazar, 426 or.
- ↑ Jon Kortazar, 427 or.
- ↑ ««Komunikatzen dugu, hitzen bidez esaten duguna baino askoz gehiago»» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
- ↑ Bilintx. Bizitza eta bertsoak.. Antonio Zavalaren edizioa. Donostia: Aurrezki Kutxa, 1978, 253.