Edukira joan

Iratxe Mediavilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratxe Mediavilla

Bizitza
JaiotzaElorrio1985eko uztailaren 24a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
IMDB: nm4657098 Edit the value on Wikidata

Iratxe Mediavilla Francés (Elorrio, Bizkaia, 1985eko uztailaren 24a)[1] bizkaitar zinegilea da. 2016an Argi izenburuko bere lehen film luzea zuzendu zuen.[2]

Iratxe Mediavilla Elorrion jaio zen. 2008an Bilboko Zinema eskolan heldu zion zinema munduko ibilbideari. Ondoren, hainbat urtez ikus-entzunezko arloetan ibili zen, publizitatean, bideoklipetan, batez ere arteko departamentuan. 2014an Il Marquesse laburmetraia zuzendu zuen, horrekin Arriola 24 ordu digitaleko jaialdiko lehen saria lortu zuen. Saria lortzeak beste proiektu bat egiteko gogoa piztu zion, horrela, talde tekniko on bat bildu ondoren, Argi luzemetraian hasi zen lanean. Filme horren bidez, bere jaioterriari opari bat egiteko modua zela iruditu zitzaion.[3][4]

"Argi" luzemetraia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi drama bat da, 60 eta 80ko hamarkadan gertatzen den. Neskatila beten begietatik ikusten da une horretako egoera soziala. Argi izeneko neska preso sentitzen da baztertzen duen gizarte batean, eta bere lekua topatzeko borrokatu egin beharko du.[5]

Euskaraz eta gaztelaniaz egindako lan horretan hainbat aktore ezagun zein berrik hartu zuen parte: Sabina Aizpuru (aktore berri izendapena Suediako Vasteras Jaialdian),[6] Félix Arcarazo, Loli Astoreka, Ylenia Baglietto, Garazi Gómez, June Gómez (aktore onena Filipinetako Manilako Jaialdian),[6] Asier Hormaza, Eneko Sagardoy, Maribel Salas, Yannick Vergara.[7]

Zuzendutako filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestek beste, lan hauexek egin ditu:[8]

  • Eco (2011) [9] laburmetraia
  • Yayos (2013) [9] laburmetraia
  • 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen Il Marquesse laburmetraia lanarekin.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Iratxe Mediavilla | Art Department, Art Director, Director» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. Goñi, Maialen. (2015eko abuztuaren 31). «Iratxe Mediavilla: “Zailtasun nagusia gure buruari jartzen diogun presioa da”» Zinea.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 27a).
  3. «Nire izena “Argi” da eta luzemetraia izan nahiko nuke | Ikusi makusi... zer ikusi?» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) Granados, Una entrevista de Alain Salterain Fotograf’ía de Patxi. (2015-07-26). «Iratxe Mediavilla: “Siempre he pensado que Elorrio se merecía una película y aquí esta mi regalo a la villa”» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  5. ISSN https://www.verkami.com/projects/11909-largometraje-argi..
  6. a b (Gaztelaniaz) «[dotb.eus La elorriarra Sabina Aizpuru nominada como mejor actriz por la película Argi | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2017-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  7. a b «Argi» Cineclub Fas (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Iratxe Mediavilla» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  9. a b (Ingelesez) «Iratxe Mediavilla | Art Department, Art Director, Director» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  10. Mediavilla, Iratxe. «II Marquese» Kulturklik (Noiz kontsultatua: 2020.03.02.).
  11. «Iratxe Mediavilla Archives» Mugalari Kultura (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  12. (Gaztelaniaz) «Bihar estreinatuko da Arriola Antzokian Iratxe Mediavilla elorriarraren ‘Argi’ pelikula» durangon.com 2016-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  13. «Iratxe Mediavilla, zinema dekoratzailea: "Film luze bat errodatu nahi dut Durangaldeko jendeagaz" - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]