Integralaren sinbolo
Matematikan, integrala adierazteko ∫ sinboloa edo ikurra erabiltzen da.
Integral mugagabeen notazio modernoa Leibnizek ezarri zuen 1675. urtean.[1][2] Summa adierazteko (latinez, "batuketa" edo "guztira"), "∫", integralaren sinboloa sortu zuen S luzanga hizkia erabiliz. Integral mugatuaren notazio modernoa, integralaren sinboloan beheko eta goiko borneak dituena, Joseph Fourierek erabili zuen lehenengo aldiz Frantziako Akademiaren Mémoires lanean, 1819–20 inguruan; lan hori bere 1822ko[3][4] liburuan berrargitaratu zuen.
Arabiera modernoaren matematika-notazioan, eskuinetik ezkerrera idazten denez gero, integralaren sinbolo alderantzikatua [5] erabiltzen dute.
∫ sinboloa U+222B da Unicode kodean, \int
LaTeX kodean. HTML kodean, honela idazten da: ∫
(idazkera hamaseitar), ∫
(idazkera hamartar) eta ∫
.
∫ sinboloa hizkuntzalaritzako ʃ sinboloaren oso antzekoa da, baina ez ditugu nahasi behar.
Honako sinbolo hauek zerikusia dute: ∬ (integral bikoitza, U+222C), ∭ (integral hirukoitza, U+222D), ∮ (inguru-integrala, U+222E), ∯ (gainazal-integrala, U+222F), eta ∰ (bolumen-integrala, U+2230).
Sinboloa
|
Izena | Esanahia | Adibideak |
---|---|---|---|
Ahoskera | |||
Adarra | |||
∫
|
Integrala | (f funtzioaren integral mugatua a-tik b-ra) «integral efe ixa diferentzial ixa, a-tik be-ra» (f funtzioaren integral mugagabea , eta f-ren jatorrizko funtzio bat adierazten du) «integral efe ixa diferentzial ixa» |
|
«Integral ... diferentzial ... (...(e)tik ...(e)ra)» | |||
Analisi matematikoa |
Erreferentziak eta oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Burton, David M. (2005). The History of Mathematics: An Introduction (6. ed.), McGraw-Hill, ikus 359. or., ISBN 978-0-07-305189-5
- ↑ Leibniz, Gottfried Wilhelm (1899) (Gerhardt, Karl Immanuel, ed.). Der Briefwechsel von Gottfried Wilhelm Leibniz mit Mathematikern. Erster Band, Berlin: Mayer & Müller, 154. or.
- ↑ Cajori, Florian (1929). A History Of Mathematical Notations, II. lib., Open Court Publishing, ikus 247.–252. or., ISBN 978-0-486-67766-8
- ↑ Fourier, Jean Baptiste Joseph (1822). Théorie analytique de la chaleur, Chez Firmin Didot, père et fils, ikus §231. or., [1]
- ↑ W3C (2006). Arabic mathematical notation [2]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stewart, James. (2003). «Integrals» Single Variable Calculus: Early Transcendentals. (5. argitaraldia) Belmont, CA, 381 or. ISBN 0-534-39330-6.