Ingurumen gatazka
Ingurumen gatazka da ingurumenaren egoera andeatze edo okertze batek sortutako gatazka, ingurumen baliabideen kudeaketa txarraren ondorioz.[1][2] Oro har, zenbait alderdi egon ohi da halako gatazkatan: orobat, alde batetik, ingurumena babestu nahi duten ekintzaileak; eta, bestetik, ingurumena beste zerbaitetarako (erauzketa industriarako, eskuarki) eskatzen edo kudeatzen dutenak. Ingurumen baliabideak gaizki kudeatzen direnean, baliabide berriztagarriak gehiegi ustiatzera iritsi gaitezke; hau da kasua, esate baterako, gehiegizko arrantza edo basogabetzea. Gainera, horrela jokatuz gero gainkarga bat ezartzen zaio ingurumenari, kutsadurari eta beste sargai batzuei erantzuteko duen gaitasunean, eta gizakien nahiz naturaren bizi espazioa hondatzen da.[3]
Sarritan, ingurumen gatazkak loturik egoten dira justizia klimatikoarekin, herri indigenen eskubideekin, nekazarien eskubideekin edo beste bizibide batzuei egindako mehatxuekin, adibidez arrantzaleena edo ozeanoko baliabide naturalen mendeko komunitateena.[1] Ingurumen gatazkak beste era bateko eztabaida, liskar edo hondamendi naturalen erantzunak larriagotzeko gai izan daitezke, batez ere tartean gatazka geopolitikoak edo ingurumen migratzaileak daudenean.[4][2][3]
Gatazka motak eta maiztasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Ingurumen Justiziako Atlasean jasotako 2743 bata gatazkatan ingurumenaren defendatzaileek azaldutako argudioak eta kezkak kartografiatu ziren. Azterketaren arabera, ingurumen gatazkak sortzen zituzten industria sektoreak zirela meatzaritza (% 21), energia fosilen sektorea (% 17), biomasa eta lurraren erabilera (% 15) eta uraren kudeaketa (% 14). Halako gatazkatan, gainera, ingurumenaren aldeko aktibistek arrisku handiko mehatxuak jaso ohi dituzte, azterketak dioenez: kriminalizazioa (% 20), indarkeria fisikoa (% 18) edo, zuzenean; erailketa (% 13).[1]
Halaber, alde nabarmen bat zegoen diru sarrera handiko eta apaleko herrialdeetan gertatutako gatazkak eta haien ondorioak kontuan hartuta:
- bizi maila apaleko herrialdeetan, gatazka gehienetan kontserbazioa, biomasa, lurrak eta uraren kudeaketaren zeuden jokoan;
- diru sarrera handiko herrialdeetan, berriz, gatazken ia erdian hondakinen kudeaketa, turismoa, energia nuklearra, industrialdeak eta beste azpiegitura proiektu batzuk zeuden auzitan.
Ikerketak erakutsi zuen, halaber, gatazka gehienak tokiko talde autoantolatuekin hasten direla. Talde horiek delituen aurka egiten dute lan, eta indarkeriarik gabeko taktikak nabarmentzen dituzte.[1]
Ura babesteko edo lurrak defendatzeko indigenen eskubideen inguruan antolatutako taldeak kriminalizazio tasa ikaragarri bat pairatzen dute, beste edozein gatazka motarekin alderatuta.[1]
Gatazkak konpontzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatazken ebazpenetan, bereizitako esparru bat ari da sortzen, ingurumen gatazken ebazpena, ingurumenari lotuta sortzen diren liskarrak bideratu eta konpontzeko elkarlaneko metodoak garatzean dituena.[5] Esparru praktiko gisa, gatazkak konpontzen lan egiten duten pertsonak alderdi interesdunen arteko lankidetza eta adostasuna lortzera bideratzen dira.[5] Ebazpen prozesu horien azterketa batek erakutsi zuen ebazpen arrakastatsu baten iragarlerik onena zela ea kontsulta nahikorik egin ote zen alderdi interesdun guztiekin.[6]
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait ikertzailek kritikatu izan dute gehiegi nabarmentzen direla baliabide naturalak ingurumen gatazken azalpenetan. Izan ere, askotan, ikuspegi horrek ingurune naturalaren komertzializazioan oinarritzen da, aitortu gabe ingurumen osasuntsu baten benetako balioa.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) .
- ↑ a b (Ingelesez) Stephan Libiszewski. (1992-1995). «What is an Environmental Conflict?» Center for Security Studies, ETH Zurich/ Swiss Peace Foundation (Zurich/ Berne: web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Environmental issues - Profilbaru.Com» web.archive.org 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) International Institute for Sustainable Development. (2023-03-18). «Environment, Conflict and Peacebuilding» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ a b (Ingelesez) E, Franklin Dukes. (2004-12-02). «What we know about environmental conflict resolution: An analysis based on research - - 2004 - -» Conflict Resolution Quarterly (Wiley Online Library) (web.archive.org) doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Emerson, Kirk; Orr, Patricia J.; Keyes, Dale L.; Mcknight, Katherine M.. (2009-06). «Environmental conflict resolution: Evaluating performance outcomes and contributing factors» Conflict Resolution Quarterly 27 (1): 27–64. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Ed Atkins. (2016-05-12). «Environmental Conflict: A Misnomer?» E-International Relations (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).