Edukira joan

Imperator rhodopurpureus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imperator rhodopurpureus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaImperator
Espeziea Imperator rhodopurpureus
BasionimoaBoletus rhodopurpureus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero zapaldua
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora gorri-laranjak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Imperator rhodopurpureus Boletaceae familiako onddoa da. Espezie hau udatik udazken erdira arte ateratzen da hostozabalen basoetan, batez ere pagadi, harizti eta artadietan.[1] Toxikoa.

Sinonimoak: Boletus rhodopurpureus, Suillellus rhodopurpureus, Boletus purpureus.

Kapela: 5 eta 16 (18) cm. arteko diametrokoa. Lehenengo globo formakoa, gero hemisferikoa eta azkenik, erdi lauarekin ganbila. Ertza soberakinekin, makurretik laura eta irregularki uhindua. Azala iletsua baina berehala ile gabe eta lehor geratzen dena, baina zerbait likatsua eguraldi hezean. Kolore gorrixkakoa motelagoa edo biziago edo purpura-ardotsukoa orban beltzaranekin, ukitzean urdindu egiten da.

Tutuak: Banangarriak, libretik eskotatura eta hori-ezti kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Poroak: Txikiak, biribilduak, laranja-gorrixkak eta gero gorri-odol-purpura kolorekoak, batez ere oinaren inguruan, urdin beltzez zikinduaz ukitzean.

Hanka: Gizena, sabelduna, gero zilindriko-erraboilduna, 5-12 x 2-6 cm-koa; hondo horixka du eta sare gorriz estalira dago.

Haragia: Horixka, baina azalpean tonu gorrixka du, eta oinarriaren zinta txiki batean ere bai, harroa kapelan eta zuntzezkoa oinean, ebakitzean gogor egiten du urdin ilunera; fruta usainekoa eta zapore gozoegikoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.

Toxikoa. Nahasmendu gastrointestinalak sortzen ditu.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus rodhoxanthus bezalako poro gorridun espeziekin nahas daiteke, hori dela eta, biltzaile ez oso trebeari gomendatzen zaio talde horretatik ezaugarri nahastezinak dituen Boletus erythropus bikaina bakarrik kontsumitzea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabal basoetan agertzen den espezie berozalea.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Errusia.[4]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 156 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..
  4. Imperator rhodopurpureus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]