Edukira joan

Ilunpeko itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ilunpeko Itsasoa, "Mare Tenebrosum" latinez, "Bahr al-Zulumat" arabieraz) Ozeano Atlantikoaren izenetariko bat izan zen Erdi Aroan. Paul Lunde historiagilearentzat izen horren zergatia Portugaletik mendebaldera ikusten ziren hodei multzo trinkoetan bilatu behar da. Izen horrek kristauentzat deabruaren beraren irudia zekarren lotuta. Atlantikoak ere beste izen batzuk izan zituen, besteak beste, "Itsaso Iluna", "Bahr al-Muslim" arabieraz. Dena dela, beste izen batzuk ez ziren hain ezkorrak izan: Al-Masudi historiagile eta geografo arabiarrak "Itsaso Berdea" eta "Inguratzen duen Itsasoa", "Bahr al-Muhit" arabieraz, esan zion; azken izen hau ohikoena bihurtu zen. [1]. Itsasgizonentzak itsaso hori garaiezina zen.

Ilunpeko Itsasoaren denominazioa aurkikuntzekin batera hurrundu joan zen. 1434.urtean Gil Eanes nabegatzaile portulgaldarrak egun osoa eman zuen Atlantikoan sartzen. Datuak garrantzi berezia izan zuen ezen geroztik beste nabigatzaileak ozeano horretan saiatu baitziren. XV. mendearen hasieran beldurraren muga Bojador muturrean kokatu zen: aizeen eta itsas korronteen eraginez haratago ezin zela jo pentsatzen baitzen.

Gil Eanesen erretratua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]