Edukira joan

Ikusangelu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamera baten ikusangeluak diagonalak, horizontalak eta bertikalak izan daitezke.

Ikusangelua objektibo batek hartzen duen ikuspegi-eremua da. Adibidez, teleobjektibo bat erabilita ikusangelu txikiagoa izango dugu objektibo arrunt bat erabilita baino.[1]

Kamera baten ikusangelua irudiak erregistratzen duen azaleraren tamainaren (pelikula edo sentsorea) eta foku-luzeraren araberakoa da. Irudiak erregistratzen duen azaleraren hainbat dimentsio erabil daitezke ikusmen-angelua definitzeko:

  • horizontala
  • bertikala
  • diagonala (ohikoena argazkilaritzan)

Taula honek ikusangelu diagonalak, horizontalak eta bertikalak erakusten ditu, gradutan, irudi zuzenak sortzen dituzten lenteetarako, 36 mm × 24 mm-ko formatuarekin erabiltzen denean:

Foku-luzera (mm) 13 15 18 21 24 28 35 50 85 105 135 180 210 300 400 500 600 830 1200
Diagonala (°) 118 111 100 91,7 84,1 75,4 63,4 46,8 28,6 23,3 18,2 13,7 11,8 8,25 6,19 4,96 4,13 2,99 2,07
Bertikala (°) 85,4 77,3 67,4 59,5 53,1 46,4 37,8 27 16,1 13 10,2 7,63 6,54 4,58 3,44 2,75 2,29 1,66 1,15
Horizontala (°) 108 100,4 90 81,2 73,7 65,5 54,4 39,6 23,9 19,5 15,2 11,4 9,80 6,87 5,15 4,12 3,44 2,48 1,72

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinua Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.