Edukira joan

Ibn Hazm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibn Hazm

Bizitza
JaiotzaKordoba994ko azaroaren 7a
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaHuelva1064ko abuztuaren 15a (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Uns al-Qulub (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, Alfakia, literatoa, poeta eta geografoa
Lan nabarmenak
InfluentziakIbn 'Abd al-Barr (en) Itzuli, Dawud al-Zahiri (en) Itzuli eta Al-Humaydī (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Abū Muḥammad ʿAlī ibn Aḥmad ibn Saʿīd ibn Ḥazm (arabieraz: أبو محمد علي بن احمد بن سعيد بن حزم‎), Ibn Hazm izenaz ezaguna, (Kordoba, 994ko azaroaren 7a - Nieblako taifa, 1064ko abuztuaren 15a[1]), andalustar filosofo, teologo, legelari, historialari, idazle eta poeta izan zen.

Bizitza politiko bizia izan zuen. Abderraman IV.a kalifaren bisirra izan zen. Erbesteratua, politika utzi eta teologia eta zuzenbidea ikasteari ekin zion, non malikismotik zahirismora pasan zen.

Bere lanik nagusiena Xàtivan 1023an idatzitako Tawq al-hamama (Usoaren idunekoa) bazen ere, beste 400 liburu idatzi zituen[2]. Hona hemen nagusienak:

  • Risāla fī fadl al-Andalus (Al-Andalusen gorazarrerako eskutitza)
  • Naqt al-arus (Neskalagunaren brodatua),
  • Yamharat ansāb al-arab (Arabiar leinuak)
  • Al-fisal fī-l-milal wa-l-ahwā' wa-l-nihal (Erlijio, sekta eta eskolen historia kritikoa)
  • Falsāfat al-ajlāq (Izaerak eta jarrera)
  • Risālat fī radd ala ben Nagrīla (Ibn Nagrellari eskutitza)

Errreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ibn Hazm. The Ring of the Dove: A Treatise on the Art and Practice of Arab Love. Trans. A. J. Arberry. Luzac Oriental, 1997 ISBN 1-898942-02-1
  2. Scheindlin, R. P. (1998). Ibn Ḥazm (384–456/994–1064). Julie Scott Meisami eta Paul Starkey. Encyclopedia of Arabic Literature. 1. Londres: Routledge. ISBN 0-415-18571-8