Iñigo Ortiz de Retez
Itxura
Iñigo Ortiz de Retez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erretes Lanteno, ? |
Herrialdea | Araba |
Heriotza | c. 1548 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Parte-hartzailea
|
Iñigo Ortiz de Retez (Lanteno, ? – ?, c. 1548) XVI. mendeko arabar itsaslaria izan zen. Ozeano Barea zeharkatu zuen, Ginea Berriko melanesiar kostaldea esploratuz. Uharteari "Nueva Guinea" edo Ginea Berria izena eman zion.
1545eko ekainaren 13an, San Juan itsasontziaren kapitaina zela, Ekialdeko Indietako Tidore utzi eta Ginea Berriko iparraldeko kostaldetaraino ailegatu zen, Mamberamo ibaiaren bokaleraino hain zuzen ere[1].
Espainiar koroaren izenean uharteaz jabetu eta Nueva Guinea izena aukeratu zuen, bertokoek Afrikako gineatarren itxura zeukatelako[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Conde-Salazar Infiesta, L.. (2009). Atlas de los Exploradores Españoles. Bartzelona: Editorial Planeta, S. A. y Sociedad Geográfica Española, 320 or. ISBN 978-84-08-08683-3..
- ↑ BBC. Papua New Guinea profile. .
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |