Humayunen hilobia
Humayunen hilobia | |
---|---|
آرامگاه همایون | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Batasuneko Lurraldeak | National Capital Territory of Delhi |
Division of Delhi | Delhi division |
Indiako barruti | South East Delhi district |
Koordenatuak | 28°35′36″N 77°15′02″E / 28.593264°N 77.250602°E |
Historia eta erabilera | |
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa | 2016 |
Izenaren jatorria | Humayun |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hareharria |
Estiloa | Mogol arkitektura |
Azalera | 27,04 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 232 eta 232bis |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Humayunen hilobia edo Humayun ka Maqbara (hindiz: हुमायूँ का मक़बरा; urduz: ہمایون کا مقبره) Indiako Delhi hirian dagoen hilobi famatua da, UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuena.
Mogolen arkitekturaz eginiko lehenengotako eraikina da eta Indian hobekien mantendu denetako bat ere bai. Bertan hilobiratu zuten bigarren errege mogola izan zen Humayun. 1999 eta 2003 artean eraikin guztia berriztatu zuten.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hareharri gorriz eginiko mausoleoa da, eta marmol zuria eta beltza erabili ziren eraikina dekoratzeko. Erdiko gela nagusia oktogonala da eta alboetako lau gelak ere oktogonalak dira. Aurpegi guztiak simetrikoak dira, bai eta eraikin osoa ere. Lorategi handiek inguratzen dute hilobia. Taj Mahalen aintzindaria den monumentua kontsideratzen da Humayunen hilobia.
Hilobiaren inguruan beste hainbat eraikin ere badaude:
- Bizargilearen hilobia: Hilobi nagusiaren hego-ekialdean dago. Ez da ezagutzen bertan ehortzia dagoena nor den, baina horrela deitu izan zaio betidanik. Eraikin hau ere oktogonala da. 1625ean jaso omen zuten.
- Isa Khanen hilobia: Humayunen menpeko agintariren bat izan behar zuen hemen hobiratu zenak. Hau ere oktogonala da eta minarete bat dauka.
- Nili Chhatri: Akbarren zerbitzari baten hilobia omen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1556ko urtarrilaren 20an Humayun hil zenean Delhiko bere jauregian ehortzi zuten. Khanjar Beg-ek Punjaben dagoen Sirhind herrira eraman zuen 1558an. Humayun erregearen alarguna zen Hamida Begumek bere senarraren gorpuak Delhin egon behar zuela argudiatuta Mausoleo eder bat eraikitzeko agindua eman zuen 1565ean hasi eta 1572an bukatu zena. Humayunen seme Akbarrek ekarri zuen gorpua delhira eta bertan hilobiratu.
Hilobiaren diseinua Mirak Mirza Ghiyas arkitekto afganiarrak egin zuen, baina obra bukatu aurretik hil zen eta bere seme Sayyed Muhammad ibn Mirak Ghiyathuddinek bukatu zuen lana. Eraikina oso garestia izan zen, garaiko milioi eta erdi errupia gastatu baitziren.
Hilobian Humayunez gain bere alargun nagusia eta emazterik gazteena ere badaude hilobiratuak, bai eta hainbat ministro mogol ere. Gaur egun ezin da jakin nor den nor.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Indian | ||
---|---|---|
Kulturala |