Edukira joan

Histologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza birika-ehunaren lagin bat hematoxilina-eosinarekin tindatu eta eremu argizko mikroskopioz ikusita.

Histologia (Grezierazko ἱστός ehuna eta -λογία -logia) animali eta landare ehunen azterketaz arduratzen den zientzia da. Ehunen egitura mikroskopikoa, euren garapena eta funtzioak aztertzen ditu eremu argizko edo mikroskopio elektronikoaren bidez. Histologiarako azterketa-laginak biopsien bitartez zein laborategian mantenduriko ehunen kulturetatik lortzen dira. Ehunen eta zelulen behaketa mikroskopikorako laginak aldez aurretik prozesatu eta tindatu beharra dago. Histologia biologia eta medikuntzarentzat ezinbesteko atala da.

Histologiarekin zuzenean erlazionatuta histopatologia dago. Honek kaltetutako ehunak aztertzen ditu gaixotasun desberdinen diagnostikorako.

Erlazionatutako zientziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.