Hinduismoaren historia
Hinduismo terminoak Indian eta Nepalen nagusi den erlijioari erreferentzia egiten dio. Erlijio hori Asiako beste herrialde batzuetan erabiltzen da, baita Europan, Amerikan, Ekialdeko Afrikan eta Australian dauden hindu-komunitate ugarita ere. Hinduismoa munduko biztanleen %14k praktikatzen duen erlijioa da, mila milioi pertsona inguruk, hots, jarraitzaile kopuruaren araberako hirugarren erlijioa da. Erlijiorik zaharrenetarikoa da.[1][2]
Hinduismoak ez du sortzaile historiko ezagunik, ez elizarik, ez erlijio-hierarkia bakar eta antolaturik, ez dogmarik, ez liburu sakraturik (Biblia eta Korana Kristautasunerako eta Islamerako duten antzera), ez teologia ofizialik, ez kultu adosturik, baizik eta bizitzeko estiloa, filosofia edo praktika. Definizio soziologiko batetik, hinduismoa eta hinduak dira indiar talde sozial baten barruan jaiotzen direnak, kasta bat, purutasunari eta ezkontzari buruzko arauen arabera jokatzen dutenak, eta derrigorrezko errituak jainkozinotasun hinduetako askori begira egiten dituztenak. Hinduismoa ez da erlijio proselitista, teknikoki inor ezin da hinduismora bihurtu, hinduista izateak esan nahi baitu onartutako kasta batean jaioa.[1]
Garapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hinduismoaren historia sarritan garapen-aldietan banatzen da. Lehenengoa Indo haraneko zibilizazioa eta tokiko historiaurreko erlijioak barne hartzen dituen aldi pre-bedikoa da, eta gutxi gorabehera K.a. 1750. urtean amaitzen da. Indiako iparraldean jarraitu zen beda, eta erlijio bedikoa migrazio indoarioekin hasi zen, K.a. 1900 eta K.a. 1400 artean.[3] Aro epiko eta puraniko goiztiarrak, K.a. 200. urtetik K.a. 500. urtera, hinduismoaren «Urrezko Aroa» klasikoa bizi izan zuen (K.o. 320-650), Gupta Inperioarekin bat datorrena. Fase horretan, Indiako filosofiaren sei adarrek eboluzionatu zuten: Samkhya, Yoga, Nyaya, Vaisheshika, Mīmāṃsā y Vedanta. Shivaismoa eta vhisnuismoa bezalako sekta monoteistak Bhakti mugimenduaren bidez garatu ziren aldi horretan bertan. 650etik 1100era bitarteko aldiak aro klasiko berantiarra edo erdiaro goiztiarra osatzen du, non hinduismo puraniko klasikoa ezartzen baita eta Adi Shankararen doktrina sendotzea.[4]
XIX. mendean zehar, Britainiar Inperioaren subiranotasunaren azpian, komunitate hinduista batzuk emigratzen hasi ziren, batez ere Hegoafrikara, Erresuma Batura eta Estatu Batuetara, eta kulturalki beren jatorrizko herrialdearekin lotura estua zuten taldeak osatu zituzten. Berrogeiko hamarkadatik aurrera, nazio indiar independente bat sortzeko borrokan ari ziren talde nazionalisten ugaritzearekin, neohinduismoa sortu zen, batez ere mendebaldeko herrialdeetan (bereziki Estatu Batuetan); joera hori sendotu egin zen mendebaldean irakasle espiritualen inguruan biltzen diren talde ugari sortzean (guruak), zeinek espiritualtasun hinduista mendebaldeko pentsaeretara egokitu baitzuten arrakasta handiz. Joera horrek garrantzi berezia hartu zuen 1947an herrialdearen independentziaren ondoren, baina bereziki 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan izandako kultura-krisiaren ondoren. Fenomeno horren ondorioz, hainbat ezaugarri zituzten talde filohinduistak sendotu ziren, askotan hinduismo historikoaren kultura-eskakizunetatik urrun zeudenak.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Correa, Felipe Luarte. (2012). «El Hinduismo: consideraciones históricas y conceptuales» Intus - legere: historia 6 (1): 45–64. ISSN 0718-5456. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es el Hinduismo?» okdiario.com 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Evolución Histórica de la Cultura de la India» Universidad de Oriente Puebla 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia de India - Lonely Planet» www.lonelyplanet.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
- ↑ Rocha Scarpetta, Joan-Andreu. (2018). «Panorama de la diversidad religiosa en el mundo en el contexto de una sociedad cambiante» Educación social : revista de intervención socioeducativa ISSN 2339-6954. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).