Hiltzaile konkordun
Hiltzaile konkorduna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita virosa Bertill., 1866 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hiltzaile konkorduna (Amanita virosa) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da. Amanita verna, Amanita phalloides eta Amanita phalloides alba-rekin batera, Amanita hilgarrien laukotea osatzen dute.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, kolore zuri garbikoa, haragi gutxikoa, Amanita verna baino globo itxura gutxiagokoa, gero gutxi-asko koniko punta-zorrotza edo kanpai-formakoa, azkenean, ia zabaldua titi batekin edo kanpai formarekin, beti kontserbatzen du forma hau.
Orriak: Zuriak, estu, pixkanaka estutzen diren orritxoekin, bat-batean moztu gabe.
Hanka: Liraina, 8-15 x 1-2 cm-koa, zuria, gainazala erabat zuntzezkoa eta iletsua, muinduna. Bolba zabala, zuria, mintzezkoa. Eraztun zuria eta mintzezkoa. batzuetan kapelari itsatsita geratzen da.
Haragia: Mehea, zuria; usain ahula eta desatsegina, zapore birosoa. Sosa kaustika-rekin horitu egiten da.[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Virosa epitetoa berriz latinetik dator, virosus-etik, usain gogorrekoa, kirats usaina, desatsegina.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil egiten du. Amanita phalloides eta Amanita verna-k bezala, ale bakar batek pertsona bat hil dezake.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Amanita zuri batzuekin nahas gaitezke, amanita verna-rekin bezala. Baita Psalliota zuri batzuekin ere, hauek orriak arrosa antzekoak dituzte eta gero marroi ilunera pasatzen dira, eta Lepiota naucina-rekin, hau erabat zuria da, eraztuna dauka eta ez du bolbarik.[4]
Oharra: Arreta handia jarri bolbari, oso lurperatuta egon ohi da eta.
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, hiltzaile konkorduna desagertzeko arriskuan dauden onddoen Euskal Herriako-Kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenaren hasieran, hostoerorkorren basoetan, arraroa, baina ugaria hazten den lekuetan.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hiltzaile konkorduna.
-
Hiltzaile konkorduna.
-
Amanita virosa.
-
Amanita virosa goitik
-
Amanita virosa
-
Amanita virosa albotik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 314 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 171 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 101 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 296 or. ISBN 978-84-617-0196-4..