Edukira joan

Henck Arron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henck Arron

Vice President of Suriname (en) Itzuli

1988ko urtarrilaren 25a - 1990eko abenduaren 24a - Jules Wijdenbosch (en) Itzuli
Prime Minister of Suriname (en) Itzuli

1973ko abenduaren 24a - 1980ko otsailaren 25a
Jules Sedney (mul) Itzuli - Henk Chin A Sen (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParamaribo1936ko apirilaren 25a
Herrialdea Surinam
HeriotzaAlphen aan den Rijn2000ko abenduaren 4a (64 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta bankaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Party of Suriname (en) Itzuli

Henck Alphonsus Eugène Arron (Paramaribo, 1936ko apirilaren 25a - Alphen aan den Rijn, 2000ko abenduaren 4a) surinamdar politikaria izan zen. Surinamgo lehen ministroa izan zen 1973tik 1980ra.

Herbehereetan ikasi ondoren, banketxeetan lan egin zuen, baita Surinamera itzuli ondoren ere. 1961ean Surinamgo Alderdi Nazionalean sartu zen eta 1970ean alderdiaren buruzagitza lortu zuen. 1973an lehen ministro bihurtu zen eta Surinamgo independentzia negoziatu zuen, 1975eko azaroaren 25ean aldarrikatua izan zena.

Independentziarekin gatazka soziala, krisi ekonomikoa eta ustelkeria zurrumurruak iritsi ziren. Arronek irabazi zituen 1977ko hauteskundeak, iruzurra leporatu bazioten ere.

1980an, Dési Boutersek estatu-kolpe militar bat eman, presidente izendatu eta Arron espetxeratu zuen. Arron 1981ean askatu zuten eta berriro hasi zen bankan lanean.

Demokrazia herrialdera itzuli ondoren, presidenteorde hautatu zuten 1980an, Ramsewak Shankar presidentearekin batera. Hala ere, Bouterse boterera itzuli zen beste kolpe militar batean, 1990eko abenduaren 24an.