Hematoxilina-eosina tindaketa
Hematoxilina-eosina tindaketa laborategian usu erabiltzen den tindaketa da, prestakin histologikoak mikroskopioan ondo ikusi ahal izateko. Bi tindagai edo koloratzaile erabiltzen ditu: hematoxilina (basikoa dena) eta eosina (azidoa dena). Lehenengoak zelula nukleoa eta bertan dagoen kromatina (material genetikoa duena) tindatzen ditu, azidoak direlako; bigarrenak gauza bera egiten du zitoplasmarekin, basikoa (eta beraz azidofiloa) delako.
Tindaketa hau erabiltzen denean zelula nukleoa urdin edo morea ikusten da (hematoxilinaren eraginez), eta zitoplasma gorria (eosinaren eraginez).
Hematoxilina-eosina tindaketa ehun eta zelulen azterketa mikroskopikoa ahalbidetzen du, eta ehun bateko zelulen egiturari, itxurari eta ezaugarriei buruzko informazio baliotsua ematen du. Minbiziaren diagnostikorako, besteak beste, erabiltzen da, biopsiak aztertuz [1].
Prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelulen tindaketak haien kontrastea areagotzen du, mikroskopioan hobeto ikus daitezen.
- lagina finkatu (parafina erabiliz) eta mikrotomo batean moztu ondoren, gehiegizko parafina kentzen zaio xilenorekin.
- lagina birhidratatu egiten da, kontzentrazio ezberdinetako alkoholetan sartuz
- urez garbitu, alkohola kentzeko
- prestakina hematoxilinaz tindatu, 10 minututan
- ura gehitu garbitzeko, gero alkohol azidoa, eta berriz ura
- eosina gehitu, eta utzi 2 minutu
- kontzentrazio ezberdinetako (70, 96, 100) alkoholetan prestakina sartu, deshidratatzeko
- xileno gehitu, 5-10 minutu
Ehunaren arabera eta bere lodieraren arabera emandako denborak aldatuko dira
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ hematoxylin and eosin staining National Cancer Institute