Hayley Williams
Hayley Williams | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hayley Nichole Williams |
Jaiotza | Meridian, 1988ko abenduaren 27a (35 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Chad Gilbert (en) (2016 - 2017) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, musikaria, abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Paramore |
Genero artistikoa | Emoa rock alternatiboa pop-punk (en) pop rock power pop (en) emo pop (en) |
Musika instrumentua | gitarra pianoa giltzadia baxua bateria ahotsa |
Diskoetxea | Fueled by Ramen Atlantic Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
|
Hayley Nichole Williams (Meridian, Mississippi, Estatu Batuak, 1988 abenduaren 27a) Paramore poprock taldean aritzeagatik ezaguna den abeslari eta konposatzaile estatubatuarra da. Taldea 2004ean sortu zuten Josh Farro, Zack Farro, Jeremy Davis eta Hayleyk berak, Tennessee-n.
Hainbat kolaborazio egin ditu, B.o.B. taldearen airplanes abestian besteak beste. Kolaborazio horrekin MTV Video Music Awards 2010 sarietarako hiru izendapen lortu zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joey and Cristi Williams-en alaba, Mississippi estatu estatubatuarreko Meridian herrian jaio zen. Bi ahizpaorde gazteago ditu. Bere gurasoak dibortziatu zirenean, 2002an, bere amarekin Tennessee estatuko Franklin herrira mugitu zen. Han, Brett Manning musikari eta kantu-irakaslearekin kantu klaseak hartzen hasi zen.
Bere ikastetxe berrian Josh eta Zac ezagutu zituen, beranduago haiekin sortuko zuen Paramore, baina, lehenago The factory taldearekin funk musikako bertsioak egiten ibili zen. 2003an Atlantic Records disketxearekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko, baina Hayley-k nahiago izan zuen Rock banda muntatzea. Steve Robertson:
« | Berak ez zuen Pop printzesa izan nahi. Bere Rock taldearekin letra propioak idatz zitzaketela erakusteko aukera izan nahi zuen | » |