Hauts
Appearance
- Artikulu hau partikula txikiei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hauts (argipena)».
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2e/Spring_Bloom_and_Dust_off_Argentina.jpg/250px-Spring_Bloom_and_Dust_off_Argentina.jpg)
Hautsa izen orokorra da 500 mikrometro baino diametro txikiagoa duten partikula solidoentzako. Atmosferako partikula horiek, besteak beste, toki hauetan sortzen dira: haizeak altxatutako lur-hautsa, sumendietako erupzioak eta kutsadura. Etxeetako eta bestelako giza ingurumeneko hautsetan honako hau topa daiteke: giza larruaren zelulak, landareen polen kopuru txikiak, animalien ileak, ehun zuntzak, paper zuntzak, kanpoko zoruko mineralak eta tokian tokiko ingurumenean duden bestelako materialak.