Harpeko Saindua
Harpeko Saindua | |
---|---|
Ezaugarriak |
Harpeko Saindua, edo Harpeko Saindia[1], Bidarraiko Zelaiburuko hormatzarraren beheko aldean, Nafarroa Beherean, haitzulo bateko ondoan, zoko ilun batean, dagoen estalagmitari eman zaion deitura; giza itxura du eta ustez "santu" baten irudiari dagokio. Garai batean erromes-lekua izan zen, bereziki Hirutasun Santuaren egunean.
Sinesmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinesmenaren arabera, harri berezi horretatik isuritako ura larruazalaren eta begien eritasunak osatzeko balio du. Helburu horrekin erromes asko joaten zen aipatutako haitzulora bertan oihalezko xingolez azaleko eritasunak garbitzeko. Gaur egun tradizioa asko jaitsi da.
Iritzi gehienen arabera Harpeko Sainduaren debozioa kristautasunaren aurrekoa da eta ziur aski Mari jainkosaren mitoarekin lotura zuzena izango luke. Tradizio honekin lotuta kontatzen den narrazioak beste tokitan Mariren inguruan kontatzen direnekin antza handia du[1].
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barandiaranek jasotako tradizioaren arabera neska gazte bat artzain lanean zebilen mendi haietan. Egun batean galdutako antxume batzuk bilatzera joan zen Artzamendi ingurura. Itzultzen ez zenez herritarrak haren bila irten ziren eta haitzuloaren sarrera topatu zuten. Barruan neska aurkitu zuten, harrizkoa bihurtuta. Kobazuloaren lekua suzko bola batek markatzen du zerutik. Estalagmitatik erortzen den ura santuaren negarra da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Arana, Anuntxi. (1999). «Bidarraiko Harpeko Saindia» Euskonews & Media 48.zbk (1999 / 10 / 1 - 8) (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arana, Anuntxi. 1985. "Bidarraiko Harpeko Saindua. Errito eta sinesta zaharrak". Antropologiaren Euskal Bilduma 8. Haranburu Editorea, Donostia.
- Jose Miguel de Barandiaran. Obras Completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.
- Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josean Gil-García: "Harpeko zaindua", Berria, 2013ko martxoak 15, 44.or. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-03-15/044/001/harpeko_saindua.htm[Betiko hautsitako esteka]