Edukira joan

Haritz-marasmio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haritz-marasmioa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus dryophilus
Murrill, 1916
BasionimoaAgaricus dryophilus

Haritz-marasmioa (Gymnopus dryophilus) onddo espezie bat da.[1] Gymnopus dryophilus du izen zientifiko ohikoena, eta sinonimo bat ere badu: Collybia dryophila. Marasmio jangarriak baino askoz balio gastronomiko gutxiago du. Oina kenduta, dastatu daiteke, baina kalitatea oso mugatua da, haragia urria eta elastikoa baita. Haragi gorrien, ehizaren edo saltsa fuerteen osagarri gisa bakarrik gomendatzen da.

Kapela: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua edo hondoratu samarra. Azala leuna, ertza batzuetan ildaskatu samarra, higrofanoa, beraz, hezetasunaren arabera kolorea aldatu egiten da, arrosa-lehoi koloretik, hori-okrera edo zuri-okre zurbilera.

Orriak: Zuriak edo horixkak, meheak, estu, ia libreak, dekurrente samarrak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Haritz marasmioak

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, 3 eta 6 cm arteko garaierakoa, mehea, irmoa, leuna, fistulosoa, horixka edo gorri-lehoi kolorekoa.

Haragia: Mehea, zuria eta usain arinekoa eta zapore atseginekoa.[2]

Haritz marasmioa azpitik ikusita

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Dryopphilus epitetoa grekotik dator, haritza esan nahi duen "drys" hitzetik, eta laguna esan nahi duen "filos" hitzetik. Espeziearen habitatagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina interes gutxikoa sukaldaritzan, ez baita oso haragitsua.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius oreades jangarri bikainarekin, baina honek orriak nahiko zabal eta sabeldunak ditu, orriek kolorea ere argiagoa dute, Gymnopus dryophilus delakoaren antzeko espezieak eta aldaerak daude. Funicularis aldaera, hori-sufre kolore eder bateko orritxorekin. Oedipus aldaera, oina oinarrian lodituta duena, erraboil oso nabarmena osatuz. Antzeko beste espezie batzuk, Collybia acervata delakoa da, kolore arre-gorrixkarekin eta Collybia hariolorum delakoa, oso antzekoa, baina usain desatsegina duena.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso perretxiko arrunta erretxinadunen eta hostozabalen basoetan, tenperatura zero gradutik jaisten ez bada, urteko sasoi guztietan bizi da, apiriletik abendura.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoko baso epeletan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 231 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 250 or. ISBN 978-84-617-0196-4...
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 148 or. ISBN 84-282-0666-X..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]