Han Gan
Itxura
Han Gan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kaifeng eta Xi'an, 706 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Tang dinastia |
Talde etnikoa | Txinatarra |
Heriotza | 783 (egutegi gregorianoa) (76/77 urte) |
Irakaslea(k) | Cao Ba (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Txina (eskualdea) |
Genero artistikoa | erretratua animal painting (en) |
Han Gan (mandarineraz:韩干/韩干) (706-783, datak ez dira zehatzak) Txinako Tang dinastiaren margolari ospetsua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren biografia ez da ondo ezagutzen. Iturrien arabera, Henan edo Shanxi probintziakoa zen. Familia pobre baten semea, gaztea zenean Wang Wei idazleak ezagutu zuen eta arteak lantzeko bultzatu zuen. Behin ikasketak bukatuta, gorteko margolaria bihurtu zen. Erretrato asko margotu zituen, baita ere gai budistako lanak. Bereziki gogoratua da margotau zituen zaldiengatik; esaten zuten zaldiaren gorputz fisikoa ezezik, arima ere margotzeko gauza zela.
Obra museotan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren lanak museo desberdinetan gordetzen da:
- Pekin : Jauregiko Museoa
- New York: Metropolitan Museum of Art
- Taipei: National Palace Museum
- Washington: Freer Gallery of Art