Gurpil-aulkiko saskibaloi
Gurpil-aulkiko saskibaloia, gurpil-aulkian egiten den saskibaloi mota da, ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzat pentsatua. Saskibaloiaren arauak gurpil-aulkien berezitasunetara egokitu dira, kirolarien ezgaitasun mailak ere harmonizatuz.
Lehiaketen artean, aipatzekoak dira Paralinpiar Jokoak eta urrezko kopa, bi urtean behin ospatzen dena Kanada, Australia, Estatu Batuak, Britainia Handia, Herbehereak eta Japoniaren parte hartzearekin.
Gurpil-aulkiko Saskibaloiaren Nazioarteko Federazioa (ingelesez, IWBF) da kirol hau arautzen duen nazioarteko erakundea.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944an, Ludwig Guttmannek, Ingalaterrako Stoke Mandeville ospitaleko errehabilitazio-programaren bidez zenbait kirol egokitu zituen gurpil-aulkira eta saskibaloiaren kasuan Netball gurpil-aulkia deitu zion.
1948ko Paralinpiar Jokoetan Netball gurpil-aulkia sartu zen. 1952an, Herbehereetako talde bat Britainiako taldearekin lehiatzera gonbidatu zuten, International Stoke Mandeville-Games (ISMG) sariaren lehen kopa bihurtu zena eta ordutik urtero ospatzen dena.
Egungo gurpil-aulkiko saskibaloia, 1956an jokatu zen lehen aldiz Stoke Mandeville-Games Nazioarteko Kopan. Pan Am Jets talde estatubatuarrak irabazi zuen txapelketa.
1973an, Stoke Mandevilleko Jokoen Nazioarteko Erakundeak (ISMGF Federazioa) gurpil-aulkiko saskibaloiaren lehen azpiatala ezarri zuen. Une hartan, ISMGF izan zen munduko erakunde gobernatzailea gurpil-aulkian egiten diren kirol guztietarako.
1989an, ISMGFk gurpil-aulkiko saskibaloiko azpi-atalaren izena aldatu zuen, eta Gurpil-aulkiko Saskibaloiaren Nazioarteko Federazio izendatuz.
1993an IWBF nazioarteko gurpil-aulkien saskibaloi-erakunde bihurtu zen, kirola egiteko erantzukizun osoarekin. Hurrengo urteetan, IWBF handitu egin zen kide-kopuruan; programa aktiboak dituzten gurpil-aulkietako Saskibaloiko Erakunde Nazionalen (NOWB) kopuruaren arabera, Nazioarteko Federazioa lau eremu geografikotan eratu zen: Afrika, Amerika, Asia/Ozeania eta Europa.
Araudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arauak, funtsean, saskibaloiarenak dira, baina kirolarien ezgaitasun mailak hartzen dira kontuan, 1etik 4,5era bitarteko puntuazioa aplikatuz. Zelaian dauden 5 jokalariek ezin dituzte 14 puntu baino gehiago izan klub mailan eta 14 puntu selekzioen mailan. Gurpilaren diametroa 68 zentimetro dira.
Taldea mixtoak dauden tokietan, ezintasunik ez duten atletek 4,5eko puntuazioa dute, aldiz ezintasun-maila handiena duen kirolaria (bularraren azpiko paraplegia osoa bezala) 0,5ekoa.
Nazioarteko lehiaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ekitaldi nagusiak: saskibaloiko paraolinpiar jokoak, munduko IWAS jokoak (IWAS World Games) eta IWBF Munduko Txapelketa (IWBF World Championship).[2][3]
Gurpil-aulkiko saskibaloia Euskadin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Aguiriano jolakari aitzindaria izan zen, egun beste emakume kirolari batzuk ere nabarmendu dira, besteak beste, Agurtzane Egiluzek, Beatriz Zudairek eta Miren Lanzagortak.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Estimaciones en el número de jugadores de IWBF
- ↑ Patrick Anderson. Wheelchair Basketball Canada.
- ↑ Wheelchair Basketball
- ↑ Rejado, Jon. ««Bartzelonako Paralinpiar Jokoetan jabetu nintzen gerrak egiten duen kalteaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- International Wheelchair Basketball Federation. Typical Functions by Classification. Basketball News Magazine.
- International Wheelchair Basketball Federation. Reglas oficiales de Baloncesto en silla de ruedas 1998-2002.
- Yilla, A., La Bar, R., y Dangelmaier, B. Bien Sentado. En: Basketball News Magazine. Artículo.